Zuzendariak eta Bakarlariak


Naroa Intxausti - Sopranoa


Bilbaomusika Bilbao, 1981
Sei urterekin hasi zen musika ikasten: pianoa, Javier Hernandez irakaslearekin eta kantua Inmaculada Martinezekin Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, kalifikaziorik onenak lortuta.
Musika ez eze, italiera, alemana eta frantsesa ere ikasten dihardu Hizkuntza Eskola Ofizialean, EGA titulua lortzeaz gain. Honako maisu hauek izan dira eskola magistralak eman dizkiotenak: Teresa Berganza, Ana Luisa Chova, Rafael Sanz-Espert, Carmen Quiñones, Alejandro Zabala, Itziar Barredo, Rubén Fernández, Emilio Sagi, Luís López, etab. Euskal Herri osoan eman ditu errezitaldiak: Euskalduna Jauregian, Udaberriko Kontzertuak Basauriko San Migelen, Alfredo Graus elkartearekin, Durangon, San Vicente de la Barquran, Getxon, Zornotzan, Zallan eta Donostian, Amurrioko Txistulari eta Metalen Bandan, Urduñan etab.
Kontzertu didaktikoetan ere hartu du parte ABAO-OLBErekin eta bere 50. urteurreneko ospakizunetan.
Oratorio generoan egin zuen debuta Mozarten "Koroatze Mezan" Bilboko Katedralean 2000. urtean.
Operan, berriz, 2003an egin zuen debuta "Bastian eta Bastiana" obrarekin, Bastianaren papera eginda.
Sabadelleko Musika Kataluniarraren Palauan (Teatro de la Farandula) eta Mallorkako Palmako Auditoriumean interpretatu du oraintsu "Fidelio" opera, Edmon Colomer maisuaren batutapean, baita "El Retablo de Maese Pedro" ere, Bellverreko Gazteluan (Mallorkako Palma).
Publikoaren saria eta ikasketa-beka bat lortu ditu Bilboko Nazioarteko X. Kantu Lehiaketan eta hirugarren saria "Luis Mariano" Nazioarteko Kantu Lehiaketan (2005).
Bere ikasketetan sakontzen ari da Olatz Saitua sopranoarekin eta Iñaki Belasko piano-jolearekin. Proiektuen artean zenbait kontzertu eskaintzea dago Euskal Herrian zehar.