Zuzendariak eta Bakarlariak


Marcel Van Bree


Bilbaomusika Coruñako Udaleko Bandaren Zuzendari Titularra
Meijel (Holanda)
Triburgoko goi-mailako kontserbatorioan ikasi zuen eta bertan lortu zituen klarineteko [Walter Boeykens-ekin] eta zuzendaritzako diplomak kalifikaziorik onenekin.
Gerora, bere ikasketekin jarraituta zuzendaritzan sakondu zuen Pierre Kuypers, E. García Asensio, Heinz Friezen eta Gerald Brown-ekin.
Klarinete-jole aritu zen zenbait ganbera-taldetan, bandetan eta Triburgoko Kontserbatorioko Orkestran bertan.
Klarineteko irakaslea izan zen Thorn-eko (Holanda) "Kreato" eskolan eta 1991ra arte kera barik jardun zuen ganbera-musikako banda eta taldeetan zuzendari moduan.
Galiziara joan zenetik [1992] Lalingo Kontserbatorio Profesionaleko, bertako Ganbera Orkestrako eta Lalingo bandako zuzendaria izan zen, baita klarineteko irakaslea ere Kontserbatorioan. Ganbera Orkestrarekin Galizia osoan ibili zen hango Xuntak bultzatutako Kultur Zirkuituen barruan. Orkestra horrek antolatutako Pianoko Kurtso Nazionaleko zuzendaria izan zen 1997an, Albert Attenelle (Bartzelona) piano-jolearen laguntzarekin. Bakarlariekin ere egin zuen lan, hala nola Benjamín Morenorekin [Espainiako Orkestra Nazionaleko tronpeta-jolea], Teresa Novoarekin [sopranoa] eta Richards Straussekin [biolontxeloa].
Lalingo Bandarekin kontzertuak eman zituen Galizian, Bartzelonan, Valladoliden, Donostian, Portugalen, Frantzian eta Venezuelan, eta 1994an Rogelio Grobaren "Intres Lalinenses" obra estreinatu zuen (ziklo etniko galiziarra). Talde honekin CD bat grabatu zuen 1995ean eta zenbait sari irabazi ere bai lehiaketa nazionaletan; esaterako "Pontevedrako I. Lehiaketa Probintzialeko Lehenengo Saria eta Ohorezko Aipamena [2001], "Alteako Nazioarteko XXXI. Lehiaketako Lehenengo Saria [2002], Ribadeoko Zinema Musikako Nazioarteko I. Lehiaketako Lehenengo Saria eta ohorezko aipamena [2003] eta Lehenengo Saria Pontevedrako IV. Lehiaketa Probintzialean. [2004].
1993az geroztik Galiziako Banda Sinfonikoko zuzendaria da. Banda hau Galizia osoko musikariek osatzen dute. Talde honekin CD bat grabatu zuen, eta beste bat Johan Meij-en eta Don Gillis-en sinfoniekin.
Galiziar Federazioko Bandako zuzendari izendatu zuten banda hori sortu zenean [2000].
2001ean, "Amadores de Música" elkarteak eskatuta, Ribadeoko Udaleko Bandaren "Ao Noso Son" izeneko CDaren grabazioa eta nahasketak egin zituen. Grabazio honetan Mª Carmen Novoa Ares [biolontxeloa], Benito Builde del Real [biolina] eta Ramón Bermejo [narratzailea] bakarlariek hartu zuten parte.
1994az geroztik zuzendaritzako ikastaroak ematen ditu Galiziako Xuntako Kontserbatorioekin [Pontevedra, Lugo, Ourense, Lalín] eta musika-bandekin [Merzako "La Artistica", Arbo, Lalín, Sober, Silleda eta Puenteareasko Udal Bandekin] elkarlanean. Arboko concelloak antolatutako "Zuzendaritzako I. Mintegiko zuzendaria izan zen [2004-2005].
Gaur egun Coruñako Udaleko Bandaren zuzendari titularra da eta bandarako instrumentazioak egiten ditu, Holandan eta Belgikan argitaratu direnak. Zuzendaritza eta instrumentazioari buruzko Liburu bat ateratzekoa da aurki.