Zuzendariak eta Bakarlariak


Miguel Romea Chicote


Bilbaomusika Verum Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra
2010az geroztik, Miguel Romea Chicote Verum Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra da. Hauxe da Gaztela-Mantxan sortutako lehenengo orkestra sinfoniko profesionala, denboraldi egonkorra eskaintzen duena. Espainiako musikari-belaunaldi berriko gazte talentudunez osatutako orkestra hau benetako erreferentzia bilakatzen ari da, orkestra handirako XIX. eta XX. mendeetako errepertoriaz egindako interpretazioengatik.
Madrilen jaioa, klarinete-irakaslearen goi-titulua eskuratu eta "Karrera Amaierako Ohorezko Saria" irabazi zuen Madrilgo Errege Goi-Kontserbatorioan. Graduondoko ikasketak Rotterdams Conservatorium-en eta Salzburgoko Universität für Musik Mozarteum-en egin zituen.
Zuzendari gonbidatu gisa, honako talde hauekin jardun ohi du: Madrilgo Autonomia Erkidegoko Orkestra eta Korua, Kordobako Orkestra, Extremadurako Orkestra, Espainiako Gazte-Orkestra Nazionala edota Orfeoi Donostiarra. Gainera, 2004an sortu zenez geroztik, Extremadurako Gazte-Orkestrako Zuzendari Titularra izan da. Talde honekin, Europa osoko jaialdietan parte hartu izan du. Aurretik, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gazte-Orkestrako Zuzendari Laguntzailea zelarik, Jose Zarateren `Cántico espiritual´ lanaren erabateko estreinaldian parte hartu eta zenbait kontzertu bira eskaini ditu Espainian eta Italian zehar.