Zuzendariak eta Bakarlariak


Miguel Rodrigo


Bilbaomusika Zuzendaria
"Cum Laude" graduatu zen Orkestra eta Banden zuzendaritzan, Maastricht-eko (Herbehereak) Arteen Goi-mailako Errege Eskolatik eta harrezkero, bere karrera mundu osoan egin zen ezagun; 1993an, orduan ospe handia zuen "Urrezko Batuta" saria irabazi zuen, WMCk emana, Kerkraden (Herbehereak) eta gero ere nazioarteko lehiaketatan orkestra zuzendaritzako hainbat sari irabazitakoa da: "Gregorz Fitelberg" saria, Polonian, Hungariako Irrati Telebistakoa; horrez gain, 1997an Arte Ederren "Henriette Hustinx sarirako izendatu zuten, Limburgoko Unibertsitatekoa.
1995ean Alemaniako eta Herbehereetako kritikariek Limburgoko Sinfonikoaren eta Frankfurteko Ganbera Orkestraren zuzendari moduan izandako debuta goretsi zuten eta Gellen hiriko "Sinfonietta"ren eta "Bourgondie"ko Antzerki Esperimentaleko zuzendari titular izendatu zuten. 1998an Haarlem-eko "Royal National Ballet"ekin elkartutako "North-Holland Philharmonic Orchestra"ren zuzendari egoiliar lanpostua eskuratu zuen, eta arteen inguruko prentsa-elkarteak "urteko zuzendari gaztea" aipamena egin zion.
Zuzendari polifazetikoa, karrera oparoa egin du, estilo eta errepertorio mota guztiak landu ditu -arlo sinfonikoa, baleta, opera, "opera rock", opereta, musikalak eta zinerako musika- hainbat herritako formazio garrantzitsuetan: Alemania, Italia, Herbehereak, Polonia, Hungaria, Errumania, Txekiar Errepublika, AEB, Mexiko, Espainia. Espainian, besteak beste, Valentziako, Kordobako, Murtziako eta Gaztela-Leongo orkestra sinfonikoak zuzendu ditu.
Zinerako musika eta musikaletarako ere egin du lan: "Queen in Concert", "Rock Opera in concert", "Hollywood in concert" dira horietako batzuk. Duela gutxi, Calliope Tsoupaki konpositore greziarraren "Reis naar de Maan" opera estreinatu du Herbehereetan. "Viaje a la luna" filmaren gidoirako Federico García Lorcaren esku-izkribuetan oinarrituta dago. Hori guztia eskertzeko, Valentziako Mostraren XXVIII. edizioan urrezko domina eman zioten, Spike Lee ipar ameriketako zuzendariarekin batera.
Gaur egun Miguel Rodrigo Aragoiko Goi-mailako Kontserbatorioko ganbera-musikako katedraduna, "Musikene" Euskal Herriko Goi-mailako musika ikastegiko laguntzailea eta Herbehereetako Aireko Indarren Errege bandako zuzendari zibil elkartua da.