Zuzendariak eta Bakarlariak


Manel Ramada Balaguer - Perkusioa


Bilbaomusika Benaguasil (Valentzia)
Valentzian ikasi zuen José Sáez, José Morató, Roberto Campos eta Manuel Tomás-ekin; Madrilen, José Mª Martín Porrás, Enrique Llácer, Joan Iborra eta Javier Benet-ekin; Amsterdamen, Jan Pustjens, Jan Labordus, Jim Gordon eta Peter Prommel-ekin, eta, Ganten, Frank Nuyts eta Robert van Sice-rekin.
Espainiako orkestra sinfoniko gehienetan lan egin du, eta oraindik ere kolaborazioak egiten ditu. Gainera, talde instrumentalekin ere aritzen da: Barcelona 216, Grupo Línea, Grupo Enigma-Zaragozako Auditorioko Ganbera Orkestra, Amsterdam Percussion Group, Nits-Percussions de la Mediterrània, Grup Instrumental de Valencia, Turiae Camerata, Estil Concertant, Taima-Granada, Perkumanía Ensemble, Etnos Ensemble, Batec de l´Alé eta Per-sax Duo.
Perkusio katedratikoa izan da Zaragozako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, 1986tik.
Hainbat perkusio ikuskizunen sortzaile eta ekoizle izan da, besteak beste Érase una vez la percusión, The Paradidle-Quartet, La vuelta al mundo en 80 instrumentos de percusión, Hª de un percusionista ...
Irakasle gonbidatua izan da Madrilgo Erkidegoko Ikasle Orkestra Gaztean, Euskadiko Gazte Orkestran, Valentziako Unibertsitateko Orkestra Filarmonikoan eta Murtziako Gazte Orkestran. Per-se-cusión Ensembleren eta Perkustraren zuzendari artistikoa izan da, eta gaur egun Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko eta Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko perkusio katedratikoa da.
Udako ikastaroak, hitzaldiak eta eskola magistralak eman ditu estatu espainiarreko, Europako eta Latinoamerikako kontserbatorioetan. Nazioarteko hainbat perkusio lehiaketatan hartu du parte epaimahaikide gisa. Pearl, NP, Vic Firth eta Sabian-en endorser da.
Grabazioak egin ditu RNE eta Catalunya Radiorako.
Perkusioaren irakaskuntzari buruzko hainbat argitalpen egin ditu, hala nola La Percusión en el Aula, La Caja Orquestal, Atlas de Percusión, Ensayos orquestales para percusión, Caixa d´orquestra , Percusión-Test, Láminas Ibéricas eta El Ritme i la Percussió.