Zuzendariak eta Bakarlariak


Maurice Hamers


Bilbaomusika Zuzendaria
Holandako Valkenburg herrian jaio zen, tronpeta eta zuzendaritza ikasi zituen Maastrichteko Unibertsitatean; bertan, Sef Pijpers maisuaren ikaslea izan zen. Hemeretzi urte zituenetik bandak, fanfarreak eta brass bandak zuzentzen ditu eta 1989an Kerkradeko WMC lehiaketako Zilarrezko Batuta irabazi zuen. 1995ean zuzendari plaza lortu zuen Holandako Errege Itsas Armadako Bandan (Rotterdam) eta banda horrekin egin ditu disko-grabazio ugari; horien artean, nabarmentzekoa da “Homage to St. Petersburg” CDa, Amsterdam Concertgebouwko Platinum Prize saria irabazi zuena. 2000. urteaz geroztik, Hamers maisua Zuzendaritza eta Instrumentazioko irakaslea da Alemaniako Augsburg-Nürnbergeko Unibertsita-tean, eta unibertsitate horretako bandako zuzendaria da.
Hamers maisua 1991n hasi zen konposizioan European Brass Band Championships lehiaketan, Chameleon lanarekin. Azpimarratzekoak dira New Life, Apparition, Babylon, Lost Heritage, El Conquistador, Chakra eta Die Alpen Izenburuak. Bere musika mundu osoko hainbat herrialdetan interpretatzen da. 2016an First International Conductors’ Competition Augsburg sortu zuen, nazioarteko lehiaketa bat bandako eta orkestrako zuzendarientzat, zuzendari gazteen lana sustatzeko asmoz. Halaber, irakasle eta zuzendari gonbidatua izan ohi da Europako herrialde ugaritan, eta epaimahaikide gonbidatua izaten da konposizioko eta zuzendaritzako lehiaketetan. Bere filosofia “betiereko ikaslea izatea” da.