Zuzendariak eta Bakarlariak


Matthew George


Bilbaomusika Zuzendaria
USA
Matthew J. George Texaseko Iparraldeko Unibertsitatean Zuzendaritzan lizentziatu zen, Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan Musika Hezkuntzan eta Ithacako Unibertsitatean Musika Hezkuntzan eta Tronpetaren Interpretazioan. M. George doktorea musika-irakaslea, banden zuzendaria eta ST. Thomas Unibertsitateko (Minessota) Musika Saileko burua da. New Yorkeko eta Texaseko estatuetako zenbait herri-ikastetxetan irakasle aritu da, baita Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan ere.
Zuzendari zein hizlari, Estatu Batuetako bazter guztietan aritu da, baita Kanadan, Mexikon, Kuban, Costa Rican, Europan, Australian, Japonian, Txinan, Brasilen eta Argentinan ere. Arlo bietan, irakasle eta zuzendari-lanetan, jarduera handia garatzen du eta orain, Haizezko Instrumentuen Sinfonikoko musika-zuzendaria da. Mexiko Hiriko Musikaren Eskola Nazionaleko Banda Sinfonikoko sortzaile eta irakasle ohia. Zuzendari gonbidatu ere jardun da askotan eta orkestra zein banda profesional eta amateurrekin lan egin ohi du.
Bristoleko (Ingalaterra) "Bristolive" Nazioarteko Musika Jaialdiko zuzendari artistikoa izana da. Orain zuzendari artistikoa dugu Sydneyko (Australia) "Opera House" famatuan izaten den "Primiering Sydney" jaialdian, baita Txinako "Premiering Beijing" eta Ingalaterrako "Primiering London" jaialdietan ere. Matthew George Nazioarteko Kingsway-n ere aholkulari artistiko jardun da.
George doktoreak musika-topaketa garrantzitsu askotara eraman ditu bere taldeak; besteak beste, Minessotako Musika-hezitzaileen Elkarte Nazionalera, Unibertsitateetako Banda-zuzendarien Elkarte Nazionalera eta Musika-hezitzaileen Elkarte Nazionalera. Estatu Batuetan barrena jira askotan ere jardun da talde horiekin, baita atzerrian ere. Horrela bada, besteak beste, agertoki hauetan aritu da: Eugene Goosens Hall, Opera House (Sydney) eta Town Hall (Australia), Mexiko, Kuba eta Costa Ricako antzoki nazional eta Japoniako eta Txinako kontzertu-areto garrantzitsuenetako batzuetan. Irrati batzuek zuzenean eskaini dituzte bere kontzertuak; horien artean hauek: National Public Radio (Amerikako Estatu Batuak), IMER (Mexikoko Irrati Nazionala) eta the Australia Broadcast Company. UST haizezko instrumentuen sinfonikoarekin batera grabazio batzuk egin ditu Innova etxean.
Arlo kliniko eta hizlari moduan, Matthew George musika-hitzaldi askotara joan ohi da, zuzendaritzaren pedagogiaz, haizezko instrumentuz obrak jotzeko moduaz eta musika berriak sustatzeko lanaz berba egiteko.
Nazio zein nazioarte mailako izen oneko 50 musikagile baino gehiagoren enkarguz obra arrakastatsu asko egin ditu. Horien artean hauek: William Banfield, Norman Bolter, Andrew Boysen (5), James Callahan, Loris Chobanian, Nigel Clarke (3), Roger Cichy (3), Randall Davidson, Nicholas Dángelo, Martín Ellerby (3), Aldo Forte, Cary John Franklin, John Gibson (2), David Gillingham, Joan Griffith, Kenneth Hesketh, Ralph Hultgren (4), Sthephen Jones, Timothy Mahr, Dale McGowan, Luis Nani, Hudson Nogueira, Rolf Rudin, Lawrence Siegel, Dean Sorenson (3), Philip Spark, Frank Ticheli. Kit Turnbull eta Guy Woolfenden. Moldatutakoen artean, aldiz,Warren Benson, Carol Burnett, Mary Ellen Childs, Todd Coleman, Adam Gorb, Daniel Kallman (3), David Marlanka, Clark McAlliste eta Jack Stamp-en obrak daude.
Zenbait eskola-talde profesionaletan ere parte hartu du; Unibertsitateetako Banda-zuzendarien Elkarte Nazionalaren Biltzarreko burua ere izana da eta Minnesotako Banda-zuzendarien Elkarteko Zuzendarien Batzako kidea ere izana da. Anaidi bietako kide hautetsia da: Pi Kappa Lambda eta Pi Beta Mu anaidietakoa, hain zuzen. Zuzendarien Gremioko, Musikagileen Foro Amerikarreko, Banda Nazionaleko Elkarteko, Musika-irakasleen Biltzar Nazionaleko, Minnesotako Musika-irakasleen Elkarteko eta Musika-talde eta Banda Sinfonikoen Munduko Elkarteko kide aktiboa da.