Zuzendariak eta Bakarlariak


Miguel Espejo - Klarinetea


Bilbaomusika Lliria (Valentzia)
7 urterekin hasi zen musika ikasten Francisco Alegre irakaslearekin. Gero, klarineteko ikasketekin jarraitu zuen Valentziako Musikako Goi Kontserbatorioan. Bertan jaso zituen Karrera Amaierako Saria eta Ganbera Musikako Sari Berezia.
1979an Ohorezko Aipamena jaso zuen “Unión Musical Española” izeneko klarineterako lehiaketan. Era berean, 1991ean Dos Hermanas-eko (Sevilla) Nazioarteko Lehiaketaren 1. Edizioaren 2. Sari lortu zuen. Esperientzia profesionalari dagokionez, bere karreraren hasieran Valentziako Orkestra Sinfonikoko eta Madrilgo Udal Bandako klarinete bakarlaria izan dela nabarmendu behar da.
Radio Televisión Españolako Orkestra Sinfonikoko klarinete bakarlaria da 1986tik.
Irakasle modura, Espainiako musika kontserbatorio askotan ematen dituen klarineteko sakontze ikastaroak azpimarratu behar dira, bai eta Madril eta Valentziako Gazte Orkestra Sinfonikoen prestakuntza ikastaroak ere.
Klarineteko kontzertista modura hainbat orkestra sinfonikotan aritu izan da (Valentzia, RTVEko Orkestra, “Ciudad de Elche” Orkestra, etab.) Strauss, Weber, Mozart, Bruch eta beste batzuen lanak interpretatzen. Beste alde batetik, klarinetearen errepertorio ia osoa jo izan du hainbat errezitalditan, Agustín Serrano piano-jolea lagun.
Ganbera musikari dagokionez, zenbait talderekin aritu izan da, Espainiako kontzertu aretorik garrantzitsuenetan errezitaldi ugari emanez; Radio Clásica eta RTVE-Música zigiluarekin ere grabaketak egin ditu. Lan horretako zati nabarmena dira Brahms, Mozart, Jean Francaix eta abarren boskoteen interpretazioak eta Schubert eta Jean Francaix-en zortzikoteak. Horiengatik kritika eta ikusleen goraipamenak lortu ditu.
Atzerriko bakarlari ospetsuekin egin du lan: Moskuko birtuosoak, Klaus Thuneman, Nicolas Chumachenco, Jean Louis Sajot, Federicka Von de Stadt, etab.
Alfonso X.enaren Gorbata izeneko saria dauka, Juan Carlos I.ak emana.