Zuzendariak eta Bakarlariak


Mª Eugenia Silguero - Biolontxeloa


Bilbaomusika Irún, 1988
Bilontxeloa ikasten hasi zen 4 urterekin Jacques Douérekin, Baionan (Frantzia). 11 urterekin Londresen Ghildhall School of Music & Drama eskolan erdi-mailako titulua lortu zuen eta 12 urterekin amaitu zituen ikasketa horiek Irungo kontserbatorioan ohorezko matrikula eta ohorezko saria lortuta. 13 urterekin, Donostiako goi-mailako kontserbatorioan goi-mailako ikasketak amaitu zituen eta ohorezko matrikula eta karrera-amaierako ohorezko saria lortu zituen. Biolontxelon eta ganbera-musikan goi-mailako tituluduna, musika-ikasketa guztiak notarik onenekin egin zituen.
Jacques Doué ez ezik, Demetri Motatu, José Ignacio Echepare, Román Jablonsky eta Philippe Muller era izan ditu irakasle. Gaur egun, interpretari bakarlariaren espezializazio-ikasketak egiten ari da Asier Polorekin. Instrumentuen hobekuntza-ikastaro zenbaitetara joan da eta Luís Claret, Demetri Motatu, Radu Aldulescu, Frans Helmerson, Philippe Muller, Natalia Shakhovskaya eta Asier Polo izan dira bere irakasleak.
Errezitaldi asko eskain ditu, baita kontzertu asko ere, bakarlari, talde garrantzitsuekin, hala nola: Espainiako Irrati Telebistaren Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Iruñako "Pablo Sarasate" Orkestrarekin, Zaragozako Unibertsitateko Orkestrarekin, Donostiako "Amadeus" Ganbera Orkestrarekin Irungo Musitaren Udal Fundazioaren Orkestrarekin, Bilboko Musika Bandarekin, eta Zaragozako Orkestra Sinfonikoarekin. Grabazio batzuk egin ditu EITB euskal telebistarentzat, TVEren "El Conciertazo" programarentzat, Irrati Nazionalarentzat, SER katearentzat, COPErentzat eta ausArt records disko-etxearentzat. Ohiko kolaboratzailea da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan.
Musikagilea, Espainiako Autoreen Elkarte Orokorreko kidea da, eta baditu zenbait sari eta aipamen; hala nola: 15 urtetik beherakoentzako biolontxeloaren lehen sariak, Zaragozan 1995ean eta Gixonen 1997an; Gipuzkoako Foru Aldundiak musikari bikain gazteentzako emandako sariak (1997tik 2001era); Gipuzkoako COPE saria (1999); Ohorezko kategorian Parisen 2004an izandako U.F.A.M. lehiaketako "2. saria, epaimahaiak zorionak emanda eta aho batez"; Musikaren Nazioarteko Torneoa (T.I.M. 2008), bakarlarien kategorian, ohorezko diploma.. Rodrigo de Vera Díez pianistarekin batera, Golden Silver duoa osatzen du eta 2007ko Pariseko U.F.A.M. nazioarteko lehiaketan, goi-mailako ganbera-musikan, duoen espezialitatean, bigarren gelditu ziren; eta con el que en el Concurso Internacional de París U.F.A.M. 2007, Zaragozan izandako Musikaren Nazioarteko Torneoan (T.I.M. 2008) lehenengo gelditu ziren eta epaimahaiak ohorezko diploma bakarra eman zien.
Jende askok zorionak eman arren, hauek nabarmendu behar dira: Mtislav Rostropovich y Alfredo Kraus tenorea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak beka bana eman zion 1995ean eta 1996an, eta Donostiako Enrique Lartundo Fundazioak 2002 eta 2003an, atzerrian ikasketak egiten jarraitzeko.