Zuzendariak eta Bakarlariak


Manuel Bobenrieth - Soinua


Bilbaomusika Concepción (Txile)
5 urterekin hasi zen akordeoia ikasten.
Rockvilleko (Maryland) Montgomery College-n ikasi zuen eta Washington, D.C.-ko Amerikako Unibertsitate Katolikoan egin zuen musika-lizentziatura. Bera izan zen titulu horrekin erakunde horretan graduatu zen lehen akordeoilaria.
Bobenrieth jaunak era askotako musika-emanaldietan parte hartu du, besteak beste, Broadway-eko musikaletan, Gaur Eguneko Musikaren Foroan eta Kennedy Centreren Orquesta Opera House orkestran. Mito bihurturiko Charlie Byrd jazzeko gitarristarekin jardun da, Art Van Damme jazzeko akordeoilariari egindako omenaldian. Discovery Channelen "The Great Chefs" telesailaren soinu-bandan ere entzuteko aukera dago, Charlie Byrd hirukotearekin batera artista gonbidatu gisa. Manny Boberieth seikotearekin batera jo zuen mundu mailan ezaguna den Blues Alley jazz-klubean, berau bete-beterik egon zelarik. SS Norway itsasontzian lan egin du akordeoilari, Europan eta Kariben zehar 1984tik 1986ra bitartean.
1986an Bobenrieth jauna Ameriketako Estatu Batuetako armadaren bandan sartu zen. Army Strollins Strings bandarekin akordeoi-jole aritu da hiru presidenteren aurrean: Ronald Reagan, George Bush eta Bill Clintonen aurrean, Etxe Zurian atzerriko agintarien omenez emandako hainbat afaritan. Horien artean ditugu Margaret Thatcher, Mikhail Gorbachev, Carlos printzea eta Diana printzesa, Boris Yeltsin, Hussein erregea, Japongo enperadorea eta Nelson Mandela. Akordeoia jotzeaz gain, Bobenrieth jaunak moldaketa asko egin ditu Army Strings bandarentzat eta moldaketa horiek jo dituzte Estatu Departamentuan, presidenteordearen egoitzan eta Etxe Zurian.