Zuzendariak eta Bakarlariak


Linda Merrick - Klarinetea


Bilbaomusika Nazioarte mailan ezaguna da klarinete-jotzaile bakarlari, grabazio eta ikerketa-arloan aritzeagatik. Gure garaiko musikaren errepertorioan dago espezializatuta eta bere lanari esker musikagile britainiar askok konposatu dituzte beren beregi klarineteaz jotzeko obrak.
Bakarlari moduan 15 disko grabatu ditu eta horien artean kontzertu berriak klarinete eta kontzertu bandarentzat Nigel Clarke, Martin Ellerby, Kit Turnbull eta Guy Woolfenden-ekin (Polyphonic); Philip Sparke-rekin (Anglo Records); eta Stephen McNeff-ekin (Campion ASC). Gainera, beste kontzertu batzuk klarinete eta kontzertu bandarentzat John Mcleod-ekin (Chandos), Edwin Roxburgh-ekin (NMC) eta Philip Spratley-rekin (Toccata). Ganbera-musikan ere ibilia da eta hor daude Wilfred Josephs Clarinet Quintet boskotearen lehen grabazio bat Kreutzer laukotearekin batera (NMC), Malcolm Arnold-en ganbera-lanak (Maestro) eta Martin Ellerby-renak (Serendipity). "British clarinet Quintets" da haren azken diskoa eta horretan bakarlari gisa interpretatzen ditu bost musikagile britainiarren lanak, Navarra Quartet hari-laukotearekin batera (Naxos).
Linda bakarlari aritu da BBC, Radio 3, Radio France, DRS1 eta beste irrati askorentzat eta jirak egin ditu Ipar Amerikatik, Asiatik, Australiatik, Hego Amerikatik, Arabiar Emirerri Batuetatik eta Erresuma Batu eta Europa guztitik. "Sounds Positive' ensemble garaikidearen sortzailea da eta horrekin britainiar konpositoreen 70 lanetik gora estreinatu ditu eta 3 CD kaleratu. Linda Merrick, gainera, Iparraldeko Musikaren Errege Elkargoko presidenteordea da; eta han katedra bat du. Beste alde batetik, Howarth klarinete-etxearen Erresuma Batuko ordezkaria da.