Zuzendariak eta Bakarlariak


Lowell Graham


Bilbaomusika Zuzendaria
Colorado (USA)
Greeley herrian (Colorado) jaio zen eta egun Texaseko Unibertsitatean, El Pason, musika saileko burua da. Gainera berea du "Abraham Chávez" musikako katedra. Karrera arrakastatsua eduki du eta hainbat musika-talderen zuzendari jardun da, esate baterako, Green Bay Symphony Orchestra, the Virginia Symphony, the Spokane Symphony, the Valdosta Symphony Orchestra, the El Paso Symphony Orchestra, the American Promenade Orchestra, the Greeley Philharmonic, Chamber Music Palm Beach Chamber Orchestra, the Westsachsisches Symphonieorchester, the Mormon Tabernacle Choir, Sao Pauloko Estatuko Banda Sinfonikoa, Orquestra de Sopros Brasileña, Cordobako (Argentina) probintziako Banda Sinfonikoa, Bilboko Udal Musika Banda, Bartzelonako Udal Banda, The National Symphonic Winds, The National Chamber Players, The Avatar Brass Ensemble eta The Denver Brass.
1995eko martxoan American Bandmasters Association izen oneko zuzendari eta musikari profesionalen elkartean sartu zen. Ameriketako bandetako musikarientzat elkarte horretan onartua izatea egon daitekeen sari edo aipamenik preziatuena da, banden kontzertuetan egindako merituak ontzat hartzen ditu-eta.
2006an Paraguayko Orkestra Sinfonikoko ohorezko zuzendari izendatu zuten. Zuzendaritza-postu askotan aritua da, besteak beste, Washington, DC-n Amerikako Estatu Batuetako Aireko Indarren musika erakundeko zuzendari eta komandantea. Aldi horretan, Defentsa Departamentuko musikaririk garrantzitsuena izan zen.
2008an Amerikako banda-zuzendarien elkarteak A. Austin Harding saria eman zion "ikastetxeetan musika-banden mugimenduari egindako ekarpen iraunkor garrantzitsuengatik".