Zuzendariak eta Bakarlariak


Jean-Yves Fourmeau - Saxofoia


Bilbaomusika Saxofoia yamaharen laguntzaz
Frantzia
Saxofoiko eskola frantziarraren eragina du Jean-Yves Fourmeauk. Grina duten eta beren tresna goieneko lekura eramaten duten musikarietakoa dugu. Horrela bada, Saxofoiaren distira eskaini du ia modalitate guztietan: bakarlari, ganbera musika, orkestra eta irakaskuntzan. Haren karrera aparta izan da: 17 urterekin Pariseko CNSM lehen saria lortu zuen; eta saxofoi eta pianorentzako ganbera musikako hirugarren zikloa (1978ra arte inoiz ikusi ez zena). Horrez gain, bere izena daraman laukoaren (nazioartean onenentzat jota) sortzailea eta mundu guztiko ikasleak dituen Cergy-Pontoiseko Kontserbatorioko irakaslea ere bada. Indiana University Bloomington unibertsitateko irakasle gonbidatua da, baita YAMAHAren aholkulari artistikoa ere, hain zuzen, saxofoiaren garapen artistikorako eta hobekuntza akustikoak egiteko. Billaudot argitaletxeko bilduma bateko zuzendaria ere bada eta, horrela, saxofoirentzako errepertorioa handitzen laguntzen du.