Zuzendariak eta Bakarlariak


Josep V. Ripoll - Bilboko Udal Musika Bandaren Saxo Altua


Bilbaomusika Sueca (Valentzia)
Herri horretako Unión Musical Elkartean hasi zituen musika-ikasketak eta aldi berean Valentziako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Miguel Llopis eta Gregorio Castellanos irakasleekin; eskola honetan saxofoiko erdi mailako ikasketak amaitu zituen Ohorezko Aipamena lortuta.
Handik Madrilera joan zen goi-mailako ikasketak egiteko Pedro Iturralde irakaslearekin.
Zenbait hobekuntza-ikastaro egin zituen Claude Delangle, Henri Bok eta Luis Regorekin.
1986an Saxofoi Altuaren lanpostua atera zuen oposizio-bidez Bilboko Udalaren Musika Bandan; han saxofoi-jole bakarlari dihardu.
Hainbat ganbera-kontzertu eman ditu Euskal Herri osoan, Georgina Barrios, Alfonso Maribona eta Itziar Barredo bezalako piano-joleekin.
Bakarlari moduan aritzen da Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Transilvaniako (Errumania) Orkestran eta AMCOS Orkestran.
Pedagogi arloan 87-88 ikasturtetik hona irakasle dihardu Bilboko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan.
Ikastaroak ere eman ditu eskola hauetan: Julian Gaiarren (Getxo), Agustin Garamendin (Elorrio) eta Juan Antxietan (Bilbo).
"Juan Crisostomo Arriaga" saxofoien laukotea sortu eta zuzentzen du; laukote horrekin akzesit bat lortu zuen 1988an gazteentzako ganbera-musikako Tolosako lehiaketan.
1995ean "Bilbo-Sax" saxofoi taldea sortu eta zuzendu zuen. Talde honekin hainbat kontzertu eman ditu Euskal Herri osoan eta inguruko beste erkidego batzuetan.
Halaber, Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertuetan H. Tomasi-ren "Balada" eta Jacque Ibert-en "Concertino da Camara" bakarlari giza jo du