Zuzendariak eta Bakarlariak


José Vicente Plá - Bilboko Udal Musika Bandaren Klarinetea


Bilbaomusika Castelló de la Ribera (Valentzia)
Zortzi urterekin hasi zen musika-ikasketak egiten bere sorterriko musika-elkartean, Hermenegildo Rosa irakaslearekin. Geroago, Valentziako "Joaquín Rodrigo" Goi-mailako Kontserbatorioan jarraitu zuen eta ohorezko matrikulaz eta apaimenez amaitu zuen goi-mailako titulazioko klarinete-karrera.
Ezagueretan sakontzeko zenbait ikastaro egin ditu Luís Sanjaime, Juan Palau, José Cerveró, Juan Vercher, Carlos Pérez, Enrique Pérez, Walter Boeykens, Michelle Avrignon eta Miguel Espejo irakasleekin.
Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfoniakoarekin eta RTVE Orkestra Sinfonikoekin kolaborazioak egin ohi ditu. Halaber, zenbait ganbara-talde, Franz Danzi haize-instrumentuen boskotea, "KABOS ensemble" eta "Juan Cristóbal Denner" Klarinete laukoteko kidea da.
Arlo pedagogikoan 2005ean klarineteko irakasle Astorgako XII. Musika Ikastaroa emandakoa, Ondarroa eta Barakaldoko kontserbatorioetan eta Areetako (Getxo) "Julián Gayarre" musika-eskolan egindako lanak aipatu behar dira. Egun, Bilboko Elkarte Koralaren kontserbatorioko irakaslea da.
Klarinete-emanaldi batzuk eskaini ditu Valentzian eta Bizkaian. Bilboko Goi-mailako Kontserbatorioan klarinete eta pianoarentzako obra biren estreinaldia nabarmendu behar da horien artetik.2004ko otsailean Bilboko Udal Bandak Arriaga antzokian izandako kontzertuen denboraldi barruan klarinete-jole bakarlari jardun zen eta C. M. von Weberren klarinete eta orkestrarentzako 2. Kontzertua Mib-en jo zuen.

2006ko apirilean eta Bilboko Udal Bandak Arriaga antzokian izandako kontzertuen denboraldi barruan, Miguel Espejo Espainiako Irrati Telebistaren orkestra sinfonikoko klarinete-jole bakarlariarekin batera, bakarlari aritu zen F. Krommerren klarinete bi eta orkestrarentzako kontzertua op. 35 eta Béla Kovácsek klarinete birentzat egindako moldaketak zituen G. Enescuren 1. Rapsodia Errumaniarra op.11 jotzen.
1988an Bilboko Udalaren Musika Bandako klarinete-plaza lortu zuen oposizioz eta 1994tik klarinete-jole bakarlari aritu da.