Zuzendariak eta Bakarlariak


Jordi Ripoll - Bilboko Udal Musika Bandaren Fagota


Bilbaomusika Cullera (Valentzia)
Musikako goi-mailako irakaslea fagot espezialitatean. Musikako ikasketak SMI Santa Cecilia de Cullera elkartean (Valentzia) eta hiri bereko kontserbatorio profesionalean hasi zituen. Bertan jaso zuen oinarrizko graduko eta gradu ertaineko amaierako sari berezia eta Valentziako Generalitateko Orkestra Gaztean aritzeko aukeratu zuten. Madrileko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan bukatu zituen ikasketak; aldi horretan, Calderón Antzokiko Orkestran aritu zen modu profesionalean. Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria lortu zuen Madrileko Unibertsitate Konplutentsean eta gero antzerkiko eta arte eszenikoetako graduondoko bat egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Irakaslea izan da Amurrioko, Getxoko eta Bilboko musika eskoletan, Valentziako Goi mailako Musika Kontserbatorioan eta Malagako Kontserbatorio Profesionalean. Orkestra sinfoniko hauekin aritzen da: Asturiasko Printzerria, Extremadura, Nafarroa, BIOS, Malagako Filarmonikoa, Moscow Chamber Orchestra, Frankfurt-eko Branderburgisches Stataatsorquester, Amor Artis Barroque Orchestra (New York), etab. Madrileko Udal Banda Sinfonikoan eta Bilbao Orkestra Sinfonikoan aritu izan da. Gaur egun fagot bakarlaria da Bilboko Udal Musika Bandan, lehiaketa-oposizioaren bidez.