Zuzendariak eta Bakarlariak


José Miguel Rochina - Bilboko Udal Musika Bandaren Tuba


Bilbaomusika Bugarra (Valentzia), 1974
Bugarran (Valentzia) jaioa, musika-ikasketak bere sorterrian hasi zituen Unión Musical ikastegian. Ribarrojako (Valentzia) musika Kontserbatorio profesionalan egin zituen erdi-mailako ikasketak, Carmelo Albenca irakaslearekin eta tubako espezialitateko erdi-mailako ohorezko saria eskuratu zuen.
2003an Goi-mailako ikasketak Valentziako Joaquín Rodrigo Goi-mailako Musika kontserbatorioan egin zituen, José Manuel Miñana jaunaren zuzendaritzapean, eta epaimahaikideek aho batez erabaki zuten karrera-amaierako ohorezko saria ematea. Valentziako Elkarte Musikalen Federazioak ematen duen Musikaren EUTERPE saria jaso zuen. Gero, ikasketa gehiago egin zituen David Llácer maisuarekin (Valentziako Orkestrako tuba bakarlaria). Zenbait hobekuntza-ikastaro eta masterclassak egin ditu, besteak beste, José Manuel Redondo, Luis Gimeno, Lorenzo Rodrigo, Miguel Navarro, Mel Culbertson, Roger Bobo, Jens Bjorg Larsen eta Sergio Finca irakasleekin.
Hainbat talderekin jardun izan du, hala nola, Valentziako Orkestra Sinfonikoarekin, Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalak, Extremadurako Orkestrarekin, Donostiako “Musikene” Goi-mailako Kontserbatorioko orkestrarekin, Euskadi Brass metal-instrumentuen taldearekin eta Palma de Mallorcako Udal Bandarekin besteak beste. 2011n Eduardo Nogueroles konpositorearen tuba eta euphoniumerako “The world of dreams” obra bikoitza estreinatu zuen Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean Udal Musika Bandarekin. 2012an artista gonbidatua izan zen Linz-en (Austria) ospatu zen International Tuba and Euphonium Conferencean (ITEC). 2016an irakasle gonbidatua izan zen JUMILLA LOW BRASS jaialdiaren bosgarren edizioan. 2016an eta 2017an irakasle gonbidatua izan zen Laredon (Kantabria) egiten den tuba eta bonbardinoen topaketan.
Gaur egun, tuba bakarlaria da Bilboko Udalaren Bandan