Zuzendariak eta Bakarlariak


Juan Manuel Gómez González - Tronpa


Bilbaomusika Bilbao, 1968
Aitarekin hasi zen musika ikasten. Jendaurrean zazpi urterekin aritu zen lehenengo aldiz. Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen.
1980an Kontserbatorioko Orkestrako plantilan sartu zen tronpa-jole bakarlari moduan, baita Donostia Hiria Bandan ere; bietan iraun zuen 1984ra arte.
1982an Tronpako Maila Profesionaleko Lehenengo saria irabazi zuen. Urte berean A.C.S Haizezko Boskotea sortu zuen.
1983an Sexteto de Cobres Edeta izeneko taldea sortu zuen. Gaur egun Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratzen du.
1984an Goi-mailako diploma lortu zuen karrera amaierako Lehenengo Saria eskuratuta. Torrent Hiriko Nazioarteko Tronpa Ikastaroan hartu zuen parte V. Zarzo Pitarch irakaslearekin.
Bordeleko "Concert Exceptionel de Cors" kontzertuan parte hartu zuen, (70 musika-jole) P. Delvescovo, I. James, M. Höltzel, J. Hirskovitz eta D. Bourge irakasleekin. Urte berean ikasketak hobetu egin zituen J. Molnar irakaslearekin (Suisse Romandeko Orkestrako bakarlaria).
1984az geroztik Bilboko Orkestra Sinfonikoan (BOS) dihardu. 1988an Bilboko Udalaren Bandako tronpa-jole bakarlariaren lanpostua lortu zuen lehiaketa-oposizioaren bidez.
Bilbao Brass Quintet, Quinteto de Viento F. Danzi eta Iberian Brass izeneko Ganbera Taldeen kide sortzailea da.
Getxoko "Andres Isasi" Kontserbatorioko, Leioako Udal Kontserbatorioko eta Gasteizko "Jesus Guridi" Kontserbatorioko zuzendaria izan da.
1992an bakarlari moduan jo zuen Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, R. Glieren Kontzertua estreinatuz Bilbon. Orkestra berean jo zuen 1996an Brittenen Serenata tenor, tronpa eta harizkoentzat, 0p. 31. Aldi berean ikasten jarraitu zuen E. Terwilliger-ekin. (Municheko Orkestra Filarmonikoko bakarlaria).
1997an bakarlari moduan aritu zen BOSen 75. urteurrena ospatzeko kontzertuan, W.A. Mozarten "Sinfonia Concertante K.287b" interpretatuz.
1999an bakarlari moduan aritu zen BOSen R. Straussen 1. zenbakidun sinfonia Op. 11 ezaguna interpretatuz.
M. Höltzel irakasle eta pedagogo ospetsuarekin ikasi zuen. Salzburgoko Mozarteumeko irakaslea, Municheko Goi-mailako Eskolakoa, Indianako Unibertsitatekoa eta Detmoldeko Goi-mailako Eskolakoa.
Ikastaroak eta maisu-eskolak eman ditu Arrasateko Metalezko Instrumentuetako Musikarien Elkarterako, Coruñako Goi-mailako Kontserbatorioko Ikastaroa, "Valentzia Hiria" Hobekuntza Ikastaroa etab.
2003an García Montalten tronpa eta bandarako "Edetano" kontzertua estreinatu zuen.
2005ean Muñozen tronpa eta bandarako "Lauro" kontzertua estreinatu zuen. 2006an lehen aldiz estreinatuko du Europan J. Williamsen kontzertua BOSekin.
1989az geroztik, tronpa-jole bakarlaria da BOSen.