Zuzendariak eta Bakarlariak


Juan Manuel Gómez de Edeta - Tronpa


Bilbaomusika Lliria, 1943
Aitarekin eta Banda Primitiboan ikasi zuen. "Pare Antoni" saria irabazi eta Valentziako Kontserbatorioan jarraitu zuen bere ikasketekin.
1961etik 1982ra tronpa-jole bakarlaria izan da Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Donostiakoan, Iruñako Santa Zezilian, Liceu Antzoki Handian eta Bilboko Udalaren Bandan (haizezkoen atalean).
1963an Bilbon diplomatu zen bere espezialitateko ikasketa-amaierako Lehenengo Saria irabazita. Marcelino Ibañez de Betolaza saria irabazi zuen.
1964an Lehenengo saria haizezkoetan eta Bilboko Herri Irratiaren "Kurutziaga Gurutzea" domina. Tronpeta jotzeko teknikak hobetu zituen Alemanian Z. Alex irakaslearekin.
1965etik 1971ra irakasle numerarioa izan zen "Juan Crisostomo de Arriaga" Kontserbatorioan eta zuzendaria Barakaldoko Orfeoian.
1970ean Bilboko Haizezkoen Boskotea sortu zuen; hauxe izan zen mota honetako Euskadiko lehenengo ganbera-taldea. Urte berean DACen (Dotación Arete Castellblanch) beka eskuratu zuen "Salzburgoko Mozarteumean ikasteko Miachel Hötzel irakaslearekin. Irakasle honek leku bat eskaini zion Municheko Orkestra Filarmonikoan.
1971n Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioko katedra irabazi zuen.
1973an Espainian estreinatu zuen B. Britten Serenata Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, geroago English Chamber Orchestrarekin interpretatu zuena.
1974an Londresko Horn Center Musicen kolaboratu zuen. Montreaux-eko (Suitza) Tronpen Nazioarteko Biltzarrean hartu zuen parte eta L.A. eta koruak zuzentzeko ikasketak egin zituen Leonen.
1975ean Alpetako tronpa sartu zuen kontzertu-aretoetan, irratian eta telebistan.
1976an C.O.S.I.C.O.V.A. eta S.G.A.E.-ko bazkide.
1979an Bira bat egin zuen Europa eta Estatu Batuetatik Bostongo Titanic etxerako grabazioak eginez.
1981ean Sevillako Goi-mailako Kontserbatorioko Irakasle Berezia.
1982an Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlaria.
1984an Bilboko Goi-mailako Kontserbatorioko katedraduna, Bilboko "La Primitiva" Union Musical Banda Sinfonikoa eratuz.
1989an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren beka jaso zuen haizezko eta metalezko instrumentuei buruzko ikerketa egiteko atzerrian. Zenbait ganbera-talde sortu zituen. Estatu guztitik deitu izan diote nazioarteko masterrak, hitzaldiak, eskolak eta ikastaroak emateko Londresko Besson, Boosey & Hawkws etxearekin. Gaur egun The Music Group etxearekin kolaboratzen du.
2002an Musikako saria eman zion Zientzia, Teknologia eta Lanbide Heziketako Munduko Akademiak.
2003an Zientzia, Teknologia, Hezkuntza eta Giza Zientzietako Akademia Unibertsaleko kide osoa.
2003an Valentziako Musika Akademiako kide urgazlea.
2004an Diploma eta domina irakaskuntza arloko merezimenduagatik.
Zenbait musikagilek idatzi eta dedikatu dizkiote obrak Gomez de Edetari.