Zuzendariak eta Bakarlariak


José Luís Represas - Gaita


Bilbaomusika Xinzo (Ponteareas), 1970
Musika-tradizio handiko familian jaio zen.
Xinzoko "Xuvenil" Musika Bandan egin zituen aurreneko ikasketa musikalak Guillen jauna zenarekin. Aldi berean Vigoko (Coruña) Kontserbatorioan ikasi zuen; han amaitu baitzituen Saxofoiko estudioak Celso Otero, Joam Terillo eta abar irakasle zituela.
Saxofoi arloko teknika hobetzeko ikastaroak egin zituen Daniel Defayet, Pedro Iturralde, F. Martinez, Jean Pennings eta abarrekin. Azken maisu honek Holandako irakaskuntza ezagutzera eta Tilburg-Brabant-eko (Holanda) Kontserbatorioan ikastera gonbidatu zuen.
Irakasle jardun zuen Vigoko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan. Ahots Talde eta Galiziar Gaita arloetako arduraduna izan zen. Saxofoi, gaita eta musika-hizkuntzako irakasle ere izan zen Coruñako musika-eskolan .
1986an Reveriano Soutullo ganbera-taldea sortu eta O Rosaleko Musika Bandaren zuzendaritza hartu zuen bere gain. Talde biekin lan nekaezin eta emankorra egin zuen ganbera-musika indarberritzeko Ponteareasen eta gaur egun O Rosalekoa den bezalako banda handi batean oinarriak jartzeko.
1990ean oposizio bidez, saxofoi altu bakarlariaren plaza eskuratu zuen Coruñako Udal Bandan. Bertan dihardu gaur egun ere. Zuzendari hauekin aritu izan da elkarlanean: R. Groba, I. Fdez. Groba, Pablo Sánchez Torrella, Albert Argudo, Sierra Peña, Jan Cober, Sanz-Espert, García Asensio, Pirfano Zambrano, Miguel Groba , Daniel Martín, Juan Foriscot, Bonete Piqueras, Dario Sotelo ...
1994an "Selmer" izeneko saxofoien laukotea sortu zuen; estreinaldia Hogar Musical elkarteak Coruñako kolejiatan antolatutako kontzertu batean izan zen. Talde honekin kontzertu didaktiko asko ematen ditu.
Bere anaia Deliorekin batera Banda berri bat jarri zuen abian Salceda de Caselasen eta bost urtetan zuzendu zuen Ponteledesmako "La Unión Musical" Banda. Grabazio fonografikoen munduan sartu zen Banda horrekin eta kasete bat atera zuten. Talde horrekin kontzertua eman zuen Parisko (Frantzia) Galiziako Etxean.
Zuzendaritza-ikastaroak egin zituen Pirfano Zambrano , Enrique Garcia Asensio, Aparicio Barberán eta Sánchez Torrellamaisuekin besteak beste. Beti aukeratu izan dute ikastaro horien amaiera-ekitaldietako kontzertuetarako, nazio mailan garrantzi handikoak diren taldeak zuzenduta.
HARMONIA deritzon talde instrumentala sortu zuen 96an, Galizia osoko musikari profesionalek osatua. Galiziako zenbait hiritan (A Coruña, Lalín, Tuy, Ponteareas, Cambados, Vilagarcia de Arousa, A Estrada, Vigo) izan zen zartzuelari eskainitako gala lirikoak zuzentzen, Amparo Navarro eta Javier Galan kantariekin. Talde hau bitan gonbidatu zuten Valentziako Musika Jauregiaren banden lehiaketan parte hartzera. "Harmonia" talde instrumentala zuzenduz, "O PASODOBLE GALEGO" CDa atera eta beste CD baten aurkezpena prestatu zuen. 2004ko martxoan Tolousen izan zen HISPANAS MITICAS ikuskizuna zuzentzen.
Galiziako Orkestra Sinfonikoak sarritan gonbidatzen du kolaboratzaile moduan. Victor Pablo edo Edmon Colomer bezalako maisuak izan ditu zuzendari. Gonbidatu bezala hainbat banda zuzendu eta Galiziako musika herrikoiari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu. Madril, Albacete, Alicante, Bañeras, San Miguel de Salinas, Museros, Goian eta abarreko banda sinfonikoetan hartu du parte bakarlari eta zuzendari gonbidatu moduan.
Coruñako Udal Big-Bandean hartu zuen parte Saxofoi Altu bakarlari moduan, Sierra Peña maisuarekin eta Coruña big-bandekin.
Gaur egun Muimentako (Lalin) Herri Musikako Banda zuzentzen du. Banda honekin hiru CD grabatu ditu. Silledako Udalaren banda ere zuzentzen du. Lan emankorra ari da egiten musikagile moduan. Bere lana Caballeros de Santiago, Madrilen estreinatu zuen Udalaren Banda Sinfonikoak. Represaren musika gero eta sarriago entzun daiteke Galizian eta Espainia osoan.