Zuzendariak eta Bakarlariak


José Luis Masó


Bilbaomusika Zuzendaria
Sueca (Valentzia), 1964
Vicente Marqués-ekin hasi zen musika ikasten Suecako Unión Musical-en. Goi-mailako ikasketak Valentziako Joaquín Rodrigo Kontserbatorioan eta Luganoko (Suitza) akademian egin zituen. Bere irakasleak izan dira Lucas Conejeros, Rafael Talens, Francisco Fort, Karl Leister, Yehuda Gilat, etab. Lehen eta bigarren mailako irakaslea da. Zenbait bandatan eta estatuko eta atzerriko orkestratan parte hartzen du, bai eta ganbera-taldeetan ere; Rafael Sanz-ekin egin zuen zuzendaritzako ikasketak eta hainbat taldetako maisu?zuzendaria izan da: Llombai, Sollana, Albal, Moncada, etab.; zuzendari gonbidatua ere izan da. Gaur egun klarineteko irakaslea da Valentziako José Iturbi kontserbatorioan eta Benifaioko Elkarte Artistiko Musikaleko zuzendaria da.