Zuzendariak eta Bakarlariak


José Luis Eguiluz


Bilbaomusika Zuzendaria
Bilbao
Musikako Goi Kontserbatorioan ikasi ostean, abesbatzen eta orkestren zuzendaritzako ikasketak egin zituen Alberto Blancafortekin; konposizioa ere ikasi zuen eta gero, Austrian egin zituen zuzendaritza ikasketak Karl Ernst Hoffmann-ekin.
1988an hirugarren saria irabazi zuen musika atalean Munich-en egin zen Mundu mailako Folklore Jaialdian eta bi urte geroago lehenengo saria Mallorcako Palman egin zen jaialdi horretako bigarren edizioan.
Bilboko zenbait abesbatza zuzentzen emandako lehenengo urratsei esker, estatu mailako zarzuelako sari batzuk irabazi zituen eta gaur egun, Estatuko talde liriko zenbaitekin dihardu lanean, eta horiekin batera hainbat zarzuela eta opera zuzendu ditu.
Bizkaiko Abesbatzen Federazioko batzorde teknikoko kidea izan zen eta Bandetako zuzendaritza-ikastaroak eman ditu Barakaldoko Kontserbatorioan.
Euskal Herriko antzoki nagusietan lan egin du: Bilboko Arriaga, Campos eta Euskalduna antzokietan; Iruñako Baluarten eta Gayarren; Donostiako Victoria Eugenian, Principalen eta Kursaalen. Estatuko beste hainbat antzokitan ere izana da: Madrilgo Auditorio Nazionalean, Burgosko Principal Antzokian, Escorialeko Carlos III antzokian, Valladoliden, Kordoban, Alacanten eta Murtzian, besteak beste.
Estatu Batuetara joan zen bizitzera; han hainbat musika talde zuzendu ditu, batzuk aipatzearren: San Franciskoko Kontserbatorioko Orkestra Kalifornian, "Magic Valley Symphony" eta Boise Philharmonic Orchestra; azken orkestra honekin izugarrizko arrakasta lortu du espainiar eta euskal musika zuzentzen.
Zuzendari gonbidatua izan da Koral Elkartean eta Operako Abesbatzan, bai eta Bilboko Udal Bandan ere, hainbat aldiz. Lankidetzan aritzen da Mantxako Erkidegoko Orkestra Gaztearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Ennio Morriconeren ganbarako obra modernoa estreinatu berri du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
Gainera, Filosofia klasikoan Lizentziatua da eta zuzendaritzako jarduera eta klaseak tartekatzen ditu. Eusko Jaurlaritzan aholkulari izan da orkestra irakasleentzako oposizioetan eta duela gutxi Idahoko BSU amerikar unibertsitatetik deitu diote euskal musikari buruzko ikastaroak eta analisi musikala emateko.