Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Juan Jesús Silguero - Bilboko Udal Musika Bandaren Flauta


Bilbaomusika Irún (Gipuzkoa), 1966
Flauta jotzailea da Bilboko Udal bandan, oposizio-lehiaketa bidez, 1984ko irailetik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin kolaboratu du askotan. 1995ean UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatean diplomatu zen, eta flautaren pedagogiari buruzko metodo bat idatzi zuen, bi bolumenetan, beste egile batekin batera. Era berean, 2008an, Mike Mowerren "Flauta eta bandarako kontzertua" estreinatu zuen Espainian, Bilboko Udal bandarekin batera, Arriaga Antzokian. Burgosko "Regino Sainz de la Maza interprete gazteen lehiaketako" epaimahaiko kide izan da zenbait ediziotan, baita Euskal Herriko interprete gazteen lehiaketan ere.
Bere ibilbide musikalagatik eta nazioartean duen oihartzunagatik, "Pearl Flutes" (Japonia) eta "Hernández Flutes" (Argentina) markak Espainian ordezkatzeko artista izendatu dute. 2020ko urtarrilean, "Yamaha" multinazionalak aintzatespena egin zion, eta Espainian dituen artisten artean sartu zuen, bere balio profesionalagatik. Juan Jesús Silguero Gorritik Yamaha markako 874W modeloko flauta jotzen du, Julio Hernández ahokadura daukana, baita Pearl Maesta Hand Made Gold 18K bat ere.