Zuzendariak eta Bakarlariak


Juan José Munera - Bilboko Udal Musika Bandaren Bonbardinoa


Bilbaomusika Valentziako “Joaquin Rodrigo” Goi-mailako Musika Kontserbatorioan amaitu zituen ikasketak gradu-amaierako sariak eta ohorezko aipamena lortuta. Gerora, Italiako Trentoko Goi-mailako Banden Institutu Europarrean (ISEB) sartu zen Manchesterreko (Ingalaterra) Royal Northem Collage of Music eskolako irakasle titularra den Steven Mead-ekin. Jan Cover-ek eta Christian Lindberg-ek hurrenez hurren zuzendutako European Union Youth Wind Orchestrako eta Worldwide Wind Orchestrako kidea izan zen.
Izen handiko hainbat talderekin jardun izan du, hala nola, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, Espainiako Irrati Telebistako Orkestra Sinfonikoarekin eta Valentziako Orkestra Sinfonikoarekin besteak beste, baita Bartzelonako, Albaceteko eta Sevillako Udal bandekin ere. 1999tik 2005era bitartean Madrileko Udalaren Banda Sinfonikoarekin kolaboratu zuen.
Nazioarteko musika-jaialdietan ere hartu du parte irakasle eta bakarlari moduan; horien artean aipagarriak dira FESNOJIV Simon Bolivar Gazteen Orkestra Nazionalen Mugimenduko Bonbardinoaren I. Mintegia, Tatui-ko (Brasil) instrumentistentzako, musikagileentzako eta zuzendarientzako Nazioarteko Jaialdia, San Joseko (Costa Rica) “Bandas al Melico”, Linz-en (Austria) egindako International Tuba & Euphonium Conference 2012 (AETYB) eta Bartzelonan (Espainia) 2014an egindako Nazioarteko Tuba eta Bonbardino Jaialdia.
2005etik 2010era bitartean bonbardinoko irakaslea izan zen “BRASSURROUND” Spanish Brass Luur Metals Nazioarteko Jaialdian. Irakasle gonbidatua ere bada Moncadako (Valentzia) Mediterranean Brass Festival “FESMON” metalen Nazioarteko Jaialdian.
2012an “Egyptian Feet” bideoklipa eta “Spainphonic” izeneko bere lehen diskoa aurkeztu zituen. Azken honetan, flamenkoa, funky-a edo latin jazz bezalako estilo hain bestelakoak uztartzen ditu.
“Two Friends” da Electroscene etxeak ateratako aurreneko disko digitala. Bertan, bonbardinoak keinu bat egiten dio Chilloutari musika elektronikoaren bidez. Abuztuan hainbat plataformatan plazaratu zen: Spotify, Itunes, Beat Port eta Amazon.
Irakasle aritu da Venezuelako Bonbardinoko Akademia Nazionalean. Gaur egun, bonbardino bakarlaria da Bilboko Udalaren Bandan eta irakasle titularra “Vicente Costa” Bonbardinoko Akademia Nazionalean.
ADAMS artista da Juan José Munera Balaguer.