Zuzendariak eta Bakarlariak


Francisco Javier Font Calatayud - Bilboko Udal Musika Bandaren Errekintoa


Bilbaomusika Cullera (Valentzia), 1967
Solfeo eta klarinete-ikasketak hasi zituen Cullerako Santa Cecilia elkartean. Klarineteko erdi-mailako ikasketak egin zituen, errekinto espezialitatean Valentziako Goi-mailako Kontserbatorioan L. Sanjaime eta J. Vercher irakasleekin.1988an Bilboko Udal Musikan sartu eta errekinto-plaza okupatu zuen. Horixe du jarduera nagusia. Euskadin parte hartu du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, opera-denboraldian ABAOrekin, Molteren errekintorako 3. kontzertua REn joz Irungo Musika Bandarekin. Horrez gain, Valentziako autonomia-erkidegoan zenbait talderekin ere jo du.
2011ko azaroan Manuel Lilloren "OBVIAM IRE SIGLO" (errekintoa eta bandarentzako kontzertua) izeneko obra estreinatu zuen Bilboko Udal Musika Bandarekin laguntzaz Rafael Sanz-Esperten batutapean Bilboko Euskalduna Jauregian
2012ko urtarrilean, J. M. Molteren orkestra eta Re-n errekintorako La menor-ean 1. kontzertua (errekinto eta piano bertsioa) jo zuen Marimi Azpiazu pianojolearekin laguntzaz Irungo Musika bandak antolatutako "Aperitivos musicales" egitarauan barruan. Gainera, Manuel Lilloren OBVIAM IRE SIGLO (errekintoa eta bandarentzako kontzertua) eta JENNIFER (errekintoa eta bandarentzako galopa) jo zituen Irungo Musika bandarekin laguntzaz Iñaki Gurruchagaren batutapean.
Ganbera-talde batzuetan ere parte hartu du, hala nola, Santa Ceciliaren klarinete-zortzikotean eta Denner klarinete-laukotean. Azken honekin kontzertu asko eskaini ditu Euskadin.
Irakaskuntzari dagokionez, Bilboko Bedmar eta Areetako (Getxo) Gayarre musika-ikastegietan aritu da.