Zuzendariak eta Bakarlariak


Johan de Meij


Bilbaomusika Konpositorea
Voorburg (Holanda), 1953
Tronboia eta orkestrako zuzendaritza ikasi zituen Hagako Errege Kontserbatorioan. Zuzendari eta bakarlari aritzen den bitartean, konpositore eta moldatzaile karrera bikaina ere badauka. Tronbonista modura De Volharding Orkestra, Amsterdam Wind Orchestra eta Holandako Irratiko Ganbera Orkestrako kide izan da. Sudler Saria irabazi zuen (bandarako konposizioko munduko saririk garrantzitsuenetako bat) The lord of the rings 1. Sinfoniarekin, Tolkien-en izen bereko eleberrian oinarrituta. Mundu osoko bandek interpretatzen dituzte bere lanak, esaterako The Big Apple 2. Sinfonia, T-Bone Concerto edo biolontxelo eta bandarako Casanova kontzertua (Italiako Corciano-ko Konposizio Lehiaketako 1. Saria 1999an). 2000. urtean Omango Sultanerriko Nazioarteko Konposizio Lehiaketa irabazi zuen The Red Tower lanarekin. Bandarako konposizio eta moldaketa ugari egin ditu eta oraintsu Italiako Corciano-ko Konposizio Lehiaketa irabazi du ECHOES OF SAN MARCO lanarekin. Kontinente guztietako bandek gonbidatzen dute de Meij maisa zuzendari izan dadin eta ikastaroak eman ditu Europako herrialde guztietan, Brasilen, Japonian eta Estatu Batuetan. Zuzendari gonbidatua da New York Wind Symphony orkestran, Fukuokako (Japonia) Kyushu Wind Orchestran eta Caracaseko Banda Simón Bolívar taldean, besteak beste. Munduko banda-musikako konpositorerik garrantzitsuenetako bat da eta bere errepertorioa genero horretako katalogo eta zigilu nagusietan agertzen da.
web orrialdea: www.johandemeij.com