Zuzendariak eta Bakarlariak


Juan Vicente Codina Marín - Bilboko Udal Musika Bandaren Tronpeta


Bilbaomusika Cullera (Valentzia)
Musika ikasketak "Santa Cecilia" Musika Elkartean hasi zituen. Valentziako Musikako Goi Kontserbatorioan sartu zen eta José Fabra eta Vicente Prats (Valentziako Orkestrako bakarlariak) bezalako irakasle ospetsuekin ikasi zuen. Erdi-mailako Amaierako Saria lortu zuen, tronpetako espezialitatean. 1987an Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean sartu zen, oposizio baten bidez. Madrilera joan zen Musikako Goi Kontserbatorioan José Ortí irakasle eta katedradunarekin ikasteko; bertan lortu zuen tronpetako Goi Titulua. 1988an, oposizio baten bidez, Bilboko Udal Bandako irakasle plaza lortu zuen, eta bertan ari da gaur egun.
Sakontze ikastaroak egin ditu Pierre Thibaud, José Ortí eta Vicente López irakasleekin. Hainbat orkestrekin aritu izan da lankidetzan: Bilboko Sinfonikoa, Valentziako Orkestra, Kievko Orkestra Filarmonikoa, Andrés Isasi, Ars Viva Ensemble Barroque, Bilboko Orkestra Filarmonikoa edo Santanderreko Consertus Músicas, bai eta ganbera talde batzuekin ere, adibidez Bilbao-Brass, Mondragón-Brass, Ad Ibitum eta Cantabrian-Brass, besteak beste.
Bakarlari modura, jaialdietan eta kontzertu-zikloetan aritu izan da; nabarmentzekoak dira Plentziako Musika Jaialdia, Lamiakoko (Leioa) Kultur Astea, Bilboko Aste Santuko Kontzertu Zikloa, Aste Nagusia, Zamorako Kultur Astea, Euskaldunako Kontzertu Zikloa, etab.
Irakasle-lanei dagokienez, tronpetako klaseak eman ditu Getxoko "Andrés Isasi" Kontserbatorioan, Bedmar Musika Ikasketen Zentroan (Bilbao) eta Bilboko "Juan Crisóstomo Arriaga" Kontserbatorioan.