Zuzendariak eta Bakarlariak


Jan Cober


Bilbaomusika Zuzendaria
Thorn, 1951
Bere jaioterriko tradizio bandistikoaren jarraitzailea da. Klarinetea ikasiz hasi zen eta Thorn-eko Koninklijke Harmonie bandako kide egin zen. Klarinetea, haize eta metal bandetako zuzendaritza eta orkestrako zuzendaritza ikasi zuen Maastrichteko Kontserbatorioan. Zuzendaritzako ikasketak Willem van Otterlo, Ferdinand Leitner eta Neeme Järvi-rekin zabaldu zituen. Klarineteko irakaslea izan zen Herbeheretako Irratiko Orkestra Filarmonikoan eta Hagako Filarmonikan, eta 25 urtetik gora izan zen Residentie Wind Quintet taldeko kidea.
Kalitate handiko zenbait banda amateur zuzendu ditu Limburgon, bai eta Europar Batasuneko haize taldea eta Nationaal Jeugd Harmonie Orkestra ere; azken hori fundatu ere egin zuen. Mundu osoan ibiltzen da zuzendari gonbidatu modura, Europan, Australian eta Japonian. Zuzendari nagusia izan zen Armada Suitzarreko Bandan eta Rundfunk-Blasorchester Leipzig-en, eta zuzendari artistikoa izan zen Bläserakademie Sachsen-en. Zuzendari artistikoa izan da Zuzendaritzako Europar Institutuan Trenton (Italia), aholkulari artistikoa WMC Kerkrade-n eta zuzendaritzako irakaslea Brabants Conservatorium-en Tilburgon.
Eijsden-eko Santa Zezilia Bandako zuzendaria da eta, 2019ko amaieratik, Madrileko Udal Bandako zuzendari titularra da