Zuzendariak eta Bakarlariak


Igor Tantos


Bilbaomusika Tudelako Udal Bandaren Zuzendaria
Musikari eklektikoa, musika-estilo ugari hartzen dituena; klarinete-jotzailea, jazzeko piano-jotzailea, kantaria eta zuzendaria, orkestra-zuzendaria eta abesbatzetakoa. Tuteran hasi zen musikaren arloko hezkuntza jasotzen, eta laster hasi zen klarinete-jotzaile moduan nabarmentzen; ganberarekin lotutako proiektu batzuk fundatu zituen, Fernando Remacha klarinete-laukotea kasu. Kontserbatorioko Orkestran 15 urterekin izan zen bakarlari aurrenekoz eta 16 urte zituela Tuterako Musikaren Udal Bandako klarinete solista izendatu zuten oposizio bidez. Bandako kide izan da gaur arte, lehenengo instrumentista moduan eta geroago zuzendari-lanak egiten.
Orkestra zuzendaritzako ikasketak Zaragozan egin zituen Juan Jose Olivesekin eta Juan Luis Martinezekin eta kantukoak Maria de los Llanos Martinezekin, betiere kalifikaziorik altuenak lortuta. Jesus Lopez Cobosekin eta Lazslo Hentairekin, beste batzuen artean, ikasketak sakondu zituen.
Hainbat abesbatza eta taldeko zuzendari eta kantari izan da: Phylophonia abesbatza, Enarmonía abesbatza, CSMAko ahots zurien abesbatza, Enchiriadis emakumezkoen ahots-taldea eta El Trovar de los Afectos antzinako musikako talde madrildar ospetsua, adibidez. Bestalde, hauek zuzendu ditu: CSMAko Orkestra Klasikoa, Madrilgo Erkidegoko Orkestra Gaztea, Londresko Musikako Royal Academy-ko Orkestra, CSMAko zenbait ganbera-talde. Oposizio bidez, Tuterako Musika Bandako zuzendari titularra da. Valle del Ebro Banda Sinfonikoaren zuzendari titularra eta sortzailea ere bada, baita Tuterako Ganbera Orkestrarena ere (Nafarroako bigarren orkestra profesionala, Orkestra Sinfonikoaren ondoren). Zuzendari gonbidatua izan da Londresko Musikako Royal Academy-ko Abesbatzan, Tuterako Joaquin Gaztambide Abesbatzan, C.M.U. Santa Isabel Unibertsitateko Abesbatzan, Ingeniarien Elkargoaren Abesbatzan, CAIko langileen Abesbatzan... Irakaslea da Nafarroako "Maria Eugenia Echarren" kantu-eskola ospetsuan eta kantuari, abesbatzenzuzendaritzari, ganbera-musikari eta abesbatzen kantuari buruzko eskolak eta ikastaroak ematen ditu. Gaur egun, Música y Canto de la Ribera Mancomunada Elkarteko irakaslea da, etengabeko prestakuntza-gelako ahots-teknikako irakaslea, hain zuzen ere, eta "Al-Tutili" emakumezkoen ahots-taldeko zuzendaria.
perFusión musika-antzerkia egiten duen taldearen sortzaileetakoa da; talde horrekin 400 emanaldi inguru egin ditu 2002tik, 6 ikuskizunekin, Espainian barrena. Zenbait grabazio ere egin ditu, hala zuzendari moduan nola konpositore moduan.