Zuzendariak eta Bakarlariak


Isabelle Ruf-Weber


Bilbaomusika Zuzendaria
Zeharkako txirulan eta Bandako zuzendaritzan graduatu zen 1989an Lucernako Goi mailako Musika Eskolan. Ikasketa gehiago egin zituen Michiganeko Unibertsitatean eta Suitzan, Sylvia Caduff irakaslearekin. Neuenkirch-eko Bandako zuzendari titularra izan da 25 urtez eta Landesblasorchester Baden-Württemberg orkestraren zuzendari artistikoa izan da hamabi urtez. 2007tik geroztik Friburgoko Landwehr banda zuzentzen du eta 2013tik Stadttheater Sursee antzokiko zuzendari artistikoa da. Isabelle Ruf-Weber sarritan gonbidatzen dute zuzendari gonbidatu, epaimahaiko kide edo irakasle modura aritzen Suitzan eta atzerrian. Suitzako musikako aditu handienetako bat dela jotzen da banden zuzendaritzaren arloan. Aurten, Stephan Jäggi sari ospetsua jaso du, Suitzan banden musikaren inguruan dagoen sari nagusia.