Zuzendariak eta Bakarlariak


Inés Olabarria - Mezzosopranoa


Bilbaomusika Bilbao
Bilbon jaioa, irakasle izan ditu, besteak beste, Ana Begoña Hernández, Sara Sforni Corti, Adalberto Tonini, Natalia Biffis, Anatoli Gousev eta Daniel Muñoz. Era berean, Veronako E. F. dall'Abaco kontserbatorioan eta Madrilgo Kantuko goi-mailako eskolan egin ditu ikasketak; masterra egin du antzinako kantuan Milaneko Giuseppe Verdi kontserbatorioan, eta talde hauekin jardun du: A sei voci, I Madrigalisti Ambrosiani eta Camerata di Santa Barbara di Mantova. Hainbat konpositoreren ekoizpenetan parte hartu du, Mozart, Bach, Haydn, Häendel, Beethoven, Saint-Saëns, Bizet, Puccini eta Verdirenetan, esaterako, eta estatuko hiri askotan egon da, (Sevilla, Guadalajara, Teruel, Madril, Santa Cruz de Tenerife, Bilbo, Murtzia, Mérida etc.), baita Italia, México, Frantzian ere.