Zuzendariak eta Bakarlariak


Iñaki Gurruchaga (Bulgheroni Artista) - Bilboko Udal Musika Bandaren Piccoloa. Arpa


Bilbaomusika Irun (Gipuzkoa)
Iñaki Gurruchaga Azpiazu Irunen (Gipuzkoa) jaio zen eta lau urte zituela hasi zen harpa ikasten bere amarekin, Marimí Azpiazu; gero, Baionara joan zen Vasilia Brianó harpa-jole ospetsuarekin ikastera; berarekin goi-mailako titulua eskuratu zuen, kalifikaziorik altuenekin. Daniel Dechicó Baionako Kontserbatorioko Ganbera Musikako arduradunarekin zenbait errezitaldi eskaini zituen Alemanian hilabetez. Hobetzeko beharraren, plaza lortu zuen Parisko Kontserbatorioan.
Euskal Herriko orkestra eta abesbatza guztiekin jo du jarpa, baina bateren bat nabarmentzekotan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindako bidea dago (1982tik 1992ra). Donostiak Nicanor Zabaletari eskaini zion omenaldian arpa jo zuen bakarra izan zen eta haren errepertorioko zenbait pieza jo zituen. Nazioarteko zenbait sari ere irabazi ditu musika-tresna horrekin; nabarmentzekoa, Radio Franciak antolatutako "Les Tournois du Royume de la Musique" lehiaketan lehenengo saria lortu zuen goi-mailan. Sari horri esker oskestrarekin kontzertu bat eskaintzeko aukera eman zioten Parisko Pleyel aretoan eta Frantziaren ordezkari izan zen izen bereko nazioarteko lehiaketan eta hirugarren geratu zen Japoniaren eta Italiaren ostean.
Ia aldi berean flauta jotzen ikasi zuen Primitivo Azpiazu aitona eta Ignacio Gurruchaga aitarekin. Donostiara joan zen ikasketak hango kontserbatorioan amaitzeko. Marta Cocho izan zuen irakasle eta kalifikaziorik altuenak lortu zituen. Eskolak eman ditu Errenteriako, Irungo, Donostiako, Durangoko eta Zumarragako kontserbatorioetan. Flautarekin ere hainbat kontzertu eman ditu bakarlari gisa eta Euskadiko bakarlarien orkestrako, Hondarribiako Musika Bandako, "La Donostiarra" Musika Bandako kide ere izan da. Hala ere ganbera-musikako talde batzuetako kide izan da: Quinteto Bidasoa, Trio Pertika eta Ostotz, besteak beste.
Disko batzuk grabatu ditu aus_Art_records diskoetxearekin. Flautarekin edo piccolorekin jo dituen obretan Irungo Musika Bandaren eta izen handiko piano-joleen laguntza izan du.
Irungo musika Bandaren flauta bakarlaria eta zuzendariordea izan da eta flauta bakarlaria Sotto Voce Orkestra Lirikoan. Irungo musika Bandaren Zuzendaria izan da zazpi urtetan. "Ibargain flauta taldea" zuzentzen du sortu zenetik, 1993tik, gaur egun "Oiartzun flauta taldea", eskaintzen kontzertuak Europa osotik. gheroni2005 urtetik Bilboko udalaren musika bandaren piccolo bakarlaria da.
Bulgheroni artista da eta Bulgheroni 601-R-GS MOPANE piccoloarekin jotzen du.