Zuzendariak eta Bakarlariak


Hilario Extremiana


Bilbaomusika Vitoria-Gasteizko Udal Bandaren Zuzendari Titularra
Txiki-txikitan hasi zen musika-munduan bere aitaren eta Manuel Celdránen eskutik. Harmonia eta Konposizioa ikasi zituen Gasteizen Carmelo Bernaolarekin, Bilbon Juan Corderorekin, Sienan (Italia) Franco Donatonirekin, eta Madrilen amaitu zituen goi-mailako konposizio-ikasketak, Antón Garcia Abrilekin eta orkestra-zuzendaritzakoak Enrique García Asensiorekin. Horiez gain, klarinetea eta pianoa ere ikasi zituen.
Programazio nazionaletan jo zituzten haren obrak (Eskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-musikako programazioa, musika garaikideko jaialdiak, Donostiako Musika Hamabostaldia, Musikaste...) eta nazioarte-mailakoetan (Well Recital Hall at "Carnegie Hall" - New York, Londreseko Cervantes Institutua, Manchester, Londreseko "Royal School of Music", Venezuelako A Tempo jaialdia, Txinako Kontserbatorio ...). Zenbait irratik, gainera, grabatu dituzte haren lan batzuk; besteak beste, R.N.E.2, EITB, R. Brno., R. Hong Kong, R. Portugal eta R. Circulo de Bellas Artes (Madril) daude haren lanak grabatu dituztenen artean; lan horiek, gainera, CD-tan ere grabatu dituzte.
Musika Sormenagatik hainbat sari jaso ditu. Honako hauek dira aipagarrienak:
Arabako Kutxaren konposizio saria; Jesús Guridi saria; Saxofoiarentzako ganbera-musikaren nazioarte-mailako "Yamaha" saria (Madril); Los Angeleseko (AEB) Musika Sormenerako Judutarren Batzordearen aipamen berezia.; Musika Sormenerako Eusko Jaurlaritzak emandako saria (ERESBILen 25. urteurrena); Berzistuk antolatutako txistuentzako ganbera-musika alorreko Durango Hiria sariak; Baionako (Frantzia) Kanta Berri elkartearen sariak.
Haren lanak zenbait urtez diruz lagundu ditu Eusko Jaurlaritzak musika sormenerako antolatzen duen lehiaketaren bidez. Iazko edizioan haren partitura bati eman zioten laguntza hori, "Concierto para Tuba y Orquesta o Banda" izenekoari, hain zuzen.
Harmoniako irakaslea izan da, baita Bilboko Goi-mailako Kontserbatorioko Orkestrako zuzendaria ere. Zuzendaritza-taldeko kidea izana da lau urtez. Beste kontserbatorio eta musika-eskola batzuetan eta Deustuko Unibertsitatean irakatsi du.
Arabako Metalezkoen Taldeko eta Barakaldoko Zigor koruko zuzendaria izan zen. Horrez gain, zuzendari moduan elkarlanean jardun da, batez ere Euskal Herrian, ahots eta instrumentu-talde askorekin.
Musika Sinfonikoaren Konpositoreen Elkarteen Estatuko Batasuneko eta ROAIM Autore eta Joleen Elkarteen Sareko kide sortzailea ere bada Sortzaileen topaketetan parte hartu ohi du eta SGAEren CREA aldizkarirako kolaborazioak ere egin ditu.
Vitoria-Gasteizko Udal Bandaren zuzendari titularra da, horretarako meritu eta azterketa bidezko oposizioa egina. Banda horrekin musika-zabalkundearen arloan lan bikaina egiten du eta hor aipa daitezke Antzokian ematen dituen kontzertuak, kontzertu pedagogikoak eta CD-etan egindako grabazioak. Urte guztian ohikoak zein berreziak izan Gasteizen diren ekitaldi garrantzitsu guztietan parte hartzen du.
Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteko presidentea da egun.