Zuzendariak eta Bakarlariak


Garikoitz Mendizabal - Bilboko Udal Txistulari Bandaren 1. Txistularia / Zuzendaria


Bilbaomusika Zestoa, 1973
web-orrialdea: www.garikoitzmendizabal.com
Gaur egun, txistularien artean erreferenteetako bat. Bakarlari modura Euskal Herriko Txistularien Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen 1994 eta 1996an, eta bigarren saria lortu 2002an. 2002an Errenteriako Txistulari Banden Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen Gasteizko Txistularien Udal Bandarekin.
Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan da 1997tik 2002ra. 2004ko urtarriletik Bilbaoko Udal Txistulari Banda zuzentzen du.
Prestigio handiko talde eta orkestrekin aritu izan da bakarlari moduan. Hauen artean, Madrilgo Komunitateko Orkestra Sinfonikoa, The Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Lizeo Antzokiko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako, Orkestra Sinfonikoa, Hego Korean Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyonbook Philarmonic Orchestra eta Libanoko Orkestra Philarmonikoa. Areto garrantzitsuetan aritu izan da, hala nola, Bilboko Euskalduna Jauregia, Baluarte, Donostiako Kursaal, Auditorio Nazionala, Teatro Real, Teatro Monumentala, Liceu Teatroa, e.a.
Argitaratu dituen 16 diskatan estilo eta erregistro ugari eskeintzen ditu: musika klasikoa, tradizionala, aintzinako musika zeltiarra eta jazz-a.
Musikari ugarirentzako egiten ditu kolaborazioak; Korrontzi, Xabier Zabala, Aitor Furundarena, Xabi Aburruzaga, Kepa Junkera edota Carlos Nuñez besteak beste. Gaur egun KHAMI (jazz musika eta musika tradizionala uztartzen ditu) eta Alberto Urrechoren Soinuaren Bidaia proiektuan ere badabil.
Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea izan da 2003tik 2010ra bitartean.
2004 ezkeroztik Bilboko Udal Txistulari bandako zuzendaria da eta lanpostu hau bakarlari ibilbidearekin uztartzen du. Euskalherriko Adiskideen Elkarteko kidea da