Zuzendariak eta Bakarlariak


Fernando Velázquez


Bilbaomusika Musikagilea
Getxo 1976
Biolontxeloa ikasi zuen bere jaioterrian, Gasteizen eta Parisen. Oso gazte zelarik Koldo Serra zuzendariarekin lan egiten hasi zen, haren film laburretarako musika sortuz. Belaunaldi horretako zuzendari asko lanerako deitu zioten: Koldo Serra, Oskar Santos, J.A. Bayona, Sergio G. Sánchez, Javier Ruiz, Guillem Morales... Biolontxelista- eta konpositore-lanak uztartu zituen eta konposizio ikasketak egin zituen Madrilgo Goi-mailako Errege Kontserbatorioan. Film laburretatik luzeetara igaro zen, zuzendari gazte horien eskutik. Horrela etorri ziren: "Bosque de sombras", "El orfanato", "Eskalofrio", "La zona", "Savage Grace", "El mal Ajeno", "Garbo", "Lope", "Los ojos de Julia", "Devil (La trampa del mal)", "Babycall", "Lo imposible", "Mamá". Gainera, kontzertuetarako musika konposatu izan du, adibidez "Gabon dut anunzio!!!" kantata, "Burnia" balleta Aukeran konpainiarentzat, eta Alfredo Sanzol antzerkigilearekin lan egin du "Sí, pero no lo soy" eta "Días estupendos" lanetan. Horietako ekoizpen batzuen atzeanprofesional garrantzisuak daude, esaterako Guillermo del Toro, Alejandro Amenábar edo M. Night Shyamalan.