Zuzendariak eta Bakarlariak


Felipe Neri Gil Marrero


Bilbaomusika Santa Cruz de Tenerifeko Udal Musika Bandaren Zuzendari Titularra
Arafo, 1961
Felipe Neri Gil Marrero (Arafo, 1961) Arafoko "La Candelaria" Musika Bandan musika ikasketak hasi zituen. Ondoren, Santa Cruz de Tenerifeko Musika Goi Kontzerbatorioan solfeo eta flauta ikasketak, Argelia Pérez eta Evencio A. Pérez Fariña irakasleekin burutu zituen. Amando Blanquer, Adam Ferrero, José Rafael Pascual Vilaplana eta Enrique García Asensio maisuekin Bandako Zuzendaritza eta analisia ikasi du eta Juan José Olives-ekin, Zuzendaritza Katedratikoa, Orkestra Zuzendaritza eta Ganbara Musika ikastaroa egin du Zaragoza, Bartzelona, Palmako Santa Cruz eta Toledoko Goi-mailako Kontserbatorioetan, besteak beste.
Tenerifeko Orkestra Sinfonikoaren kidea izan da, La Laguna Ganbara Orkestraren eta Añavingo Haize - Elur Boskotearen fundatzaile eta kidea da. Tenerifeko Orkestra Sinfoniko kide izan da eta Asociación Tinerfeña de Amigos de la Ópera (ATAO) elkartearen opera-jaialdietan eta zartzuela-jaialdietan parte hartu du. Flautista bakarlaria izan da Tenerifeko Santa Cruzeko Udaleko Bandan. San Cristobal de La Laguna hiriko Ganbera-Orkestrako kide sortzailea da, baita Arafoko "Añavingo" izeneko haizezko eta egurrezko boskotekoa ere. Talde honetako kide da oraindik. Guia de Isorako eta Güimar hiriko Musika Bandaren eta Akademiaren zuzendari titularra izan da. Herri horretan egin zen Teknikei, Interpretazioari eta Hobekuntzari buruzko I. Ikastaroko zuzendaria izan zen. Egile eta Editoreen Elkarteko (SGAE) eta Tenerifeko Musikagile eta Musikologoen Elkarteko (COSIMTE) kidea da.
Zuzendari gonbidatu modura estatuko bandarik onenak zuzendu ditu, horien artean Madril, Bartzelona, Albacete, Bilbo, Sevilla, La Lagunako Unibertsitatea, Coruña edo Palmako Santa Cruzekoa. Era berean, zuzendari nagusi modura gonbidatu zuen Banda Sinfonikoen Biltzar Iberoamerikarrean Cordoban (Argentina) eta Banda Sinfonikoen, konpositoreen, moldatzaileen eta ensembleen "Ciudad de Santa Cruz de Tenerife" IV. Biltzar Iberoamerikarreko zuzendari artistikoa izan zen 2008an.
Zuzendari eta konpositore handiekin aritu izan da lanean, esaterako Jan van Der Roost, Johan de Meij, Amando Blanquer, Franco Cesarini, Philipp Sparke, Rafael Mullor, Francisco Zacarés, José Rafael Pascual-Vilaplana, Rafael Sanz-Espert, Darío Sotelo, Kepa Junquera, Víctor Batista, Benito Cabrera, Ernesto Chuliá, Antonio Martí eta Chago Melián.
Gaur egun, Tenerifeko Santa Cruz-eko Udal Musika Bandaren Zuzendari Artistikoa da.