Zuzendariak eta Bakarlariak


Félix Hauswirth


Bilbaomusika Zuzendaria
Felix Hauswirth-ek zuzendari eta teoriaren titulua dauka Suitzako Luzernako Musika Kontserbatoriotik. 1983an Michiganeko Unibertsitateko (Flint, AEB) irakasle gonbidatua izan zen sei hilabetez. 1985ean Suitzako Basileako Kontserbatorioko zuzendaritzako irakasle izendatu zuten.
Zuzendaritzari eta haize-tresnei buruzko liburuak idatzi ditu.
1983an Suitzako haizezko instrumentuen gazte taldea eratu zuen eta hango zuzendari jardun zuen 1993ra arte. Europako, Ekialde Hurbileko eta Urruneko herrietan, Afrika hegoaldean, Japonian eta Australian, Hego Ameriketan eta AEBko zenbait lekutan eta Kanadan jo izan du bere taldearekin eta zuzendari gonbidatu legez. Grabazio eta emanaldi ugari eskaini ditu talde desberdinekin. Europako AEBko eta Ekialde Urruneko beste zuzendari eta egileren laudorioak jaso ditu bere grabazioengatik.
Mundu osoan zehar aholkulari-lanak egiteko gonbiteak jaso ditu. 1998a ezkero, haize-instrumentuen banden zuzendari izateko ikastaroa zuzendu du Trossingen-eko (Alemania) Bundes Akademian eta 2000tik aurrera, 2009ra arte, irakasle jardun du Trentoko (Italia) Banden Europako Goi-mailako Institutuan.
1993tik 2000. urtera arte, Hauswirth jauna Usterreko (Suitza) Musika Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen. Baden-Württemberg-eko (Alemania) haize-instrumentuen Gazte Taldearen eta Zug-eko (Suitza) haize-instrumentuen orkestrako zuzendaria ere bai. 1997tik 2001era Talde eta Banda Sinfonikoen Munduko Elkarteko (WASBE) presidentea izan zen. 2008a ezkero, Lisboako (Portugal) Piaget Institutuko irakasle gonbidatua izan da.