Zuzendariak eta Bakarlariak


Francisco Fort Fenollosa


Bilbaomusika Valentziako Udalaren Bandako Zuzendariordea
Moncada - Valentzia, 1938
Francisco Fort Fenollosa Moncadako Musika Elkarteko Hezigaien Eskolan hasi zen musika ikasten; handik lasterrera klarinetista izan zen eskola horretako bandan. Valentziako Goi-mailako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan hasi zen; Manuel Palau, José Mª Cervera, José Ferriz, Nicolás García, Lucas Conejero edota Carmen Andujar izan zituen irakasle, maila handikoak guztiak ere.
1959an oposizio-bidez sartu zen Valentziako Udalaren Bandan eta hango klarinetista bakarlaria izan da 2000. urtera arte. 1965ean zuzendaritzako ikasketak egiten hasi zen eta 1972an Alcacerko Santa Zezilia Musika Elkarteko Bandaren zuzendari kargua hartu zuen; hainbat sari eskuratu zituen banda horrekin; aipagarriena, Kerkradeko (Holanda) Nazioarteko Lehiaketako "Cum Laude" domina eta lehen saria bere atalean.
1980az geroztik hainbat banda zuzendu ditu, esaterako Cullerako "Ateneo Musical"ekoa, Buñolgo "La Artística" Musika Elkarteko Banda Sinfonikoa, Castellóko Villanuevako Musika Banda, Mislatako Musika Ikastetxea, Unión Musical de Llombai, Madrilgo Udalaren Banda Sinfonikoa, Bilbaoko Udal Musika Banda edo Moncadako Zentro Artistiko Musikaleko Banda; azken honekin lehen saria eta ohorezko aipamena lortu zituen Valentziako Banden Nazioarteko Lehiaketaren lehenengo atalean. Nulesko Musika Eskolako irakasle eta Moncadako Musika Eskolako zuzendari moduan egindako lana ere aipagarria da.
Gaur egun, Valentziako Udalaren Bandako zuzendariordea da.