Zuzendariak eta Bakarlariak


Franco Cesarini


Bilbaomusika Zuzendaria
Bellinzona (Suitza), 1961
Musikako ikasketak Milango Kontserbatorioan hasi zituen, flauta eta pianoarekin. Gero, Peter-Lukas Graf flauta-jotzaile ospetsuarekin jarraitu zuen Basileako Musika Akademian. Bertan lortu zuen instrumentu horren irakasle gradua. Bakarlari izan da zenbait ganbera-talderekin hainbat txapelketatan eta 1981ean lehen saria lortu zuen Bakarlarientzako Suitzako Lehiaketan. 1984an Ernst Gönher-Migros Fundazioaren beka bat eskuratu zuen. Gero, teoria eta konposizioa ikasi zituen Robert Suter eta Jacques Wilderberger-ekin, eta bandako zuzendaritza Felix Hauswirth-ekin.
Gaur egun bandako zuzendaritzako irakaslea da Luganoko Kontserbatorioan eta “Cívica Filarmónica di Lugano” bandako zuzendaria da. Nazioarteko epaimahaietako kidea da hainbat lehiaketatan, bai eta zuzendari gonbidatua Europa, Amerika eta Asiako taldeetan. Bere musika-lanak bandetarako, brass bandetarako, ganbera taldeetarako, koruetarako eta orkestra sinfonietarako dira. WASBE (World Music Association for Symphonic Bands and Ensembles) elkarteko zuzendarien kidegoko kidea izan da