Zuzendariak eta Bakarlariak


François Boulanger


Bilbaomusika "Orchestra de la Garde Républicaine de París" Zuzendaria
Frantzia
Frantziako musika eskolaren tradizioan hezita, François Boulangerrek bost sari eskuratu zituen Parisko Musikako goi-mailako Kontserbatorio Nazionalean: orkestra zuzendaria, perkusioa, harmonia, kontrapuntua eta orkestrazioa. Gaitasun handiko piano- eta organo-jotzailea, nazioarte-mailako hiru sari irabazi ditu: orkestra zuzendari gazteen lehiaketa, Besançon-en, eta perkusiokoa, Parisen eta Genevan.
Arrakasta horiez gain, gazte-gaztetatik gonbidatu izan dute perkusioko eta organoko solista modura jardun dezan, Radio Frantziako Filarmonikan esaterako, eta orkestrak zuzendu ditzan, Parisko Operako orkestra, Pasdeloup Kontzertuak, Luxenburgeko Irrati Telebistako orkestra, Moskuko Filarmonika, Taiwangoa, Ukrainakoa eta Parisko eta Lyongo Kontserbatorioetako orkestrak, besteak beste.
1997an izendatua, Koronel gradua dauka eta garrantzia handia ematen dio interpretazioaren kalitateari eta estetikari, bai talde harmonikoetan bai sinfonikoetan. Goardia Errepublikarreko Orkestrak duela mende eta erdi hasita munduan zehar Frantziako musika-tradizioa iraunarazteko egiten duen ahaleginean buru-belarri murgilduta dago.
www.garderepublicaine.fr