Zuzendariak eta Bakarlariak


Fernando Bonete Piqueras


Bilbaomusika Albaceteko Udal Bandaren Zuzendari Titularra
Fernando Bonete Piquerasek Albaceteko Musika Kontserbatorio Profesionalean, Valentziako Goi-mailako Kontserbatorioan eta Madrileko Goi-mailako Errege Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak eta nota eta aipamen akademiko ezin hobeak lortu zituen. Hona hemen egin dituen karrerak: klarinetea, flauta barrokoa, pianoa, solfeo eta musikaren teoria, transposizio eta akonpainamendua, harmonia, kontrapuntua, konposizio eta instrumentazioa, koru-zuzendari eta orkestra-zuzendaria. Azken espezialitate hau Enrique García Asensio maisuarekin
Sari asko irabazi ditu, sari garrantzitsuak gainera. Hauexek nabarmen daitezke: Valentziako "Joaquín Rodrigo" Goi-mailako Kontserbatorioak deitutako koru-zuzendaritzako lehiaketa (1992); Madrileko Goi-mailako Errege Kontserbatorioak deitutako orkestra-zuzendaritza lehiaketa (1995); Buñoleko "La Armónica" musika irakastegiaren banda sinfonikoaren zuzendari jardunez, "Ciudad de Valencia" nazioarteko lehiaketan (1999), kategoria nagusian, lortutako lehen saria eta ohorezko aipamena eta "Ciudad de Orihuela" (2004), Iruñako "Maestro Turrillas" (2007) eta Soriako "Maestro Francisco García Muñoz" (2008) nazio-mailako konposizio-lehiaketetan lortutako lehen sariak.
RTVE-Música, Radio 9, RNE-Radio Clásica eta Audiogenia disko-etxeentzat zenbait grabazio egin ditu; baita, hezkuntza-arloan, Hezkuntza eta Kultura Ministerioarentzako zenbait ponentzia ere.
Valentziako Musika Akademia Txit Goreneko kidea da, Espainiako Interpretari eta Jotzaileen Elkarteko kidea eta Egileen eta Editoreen Sozietate Orokorreko kidea da, Ehun obra baino gehiago ditu erregistratuta eta beste horrenbeste fonograma eta bideograma; bandetarako egin dituen instrumentazioak, bai musika lirikoan zein sinfonikoan, erreferentzia dira banda sinfonikoentzat.
Estatuko banda sinfoniko garrantzitsuenak zuzentzeko gonbidatu dute: Alacant-eko Udal Banda, Almeríako Udal Banda, Bartzelonako Udal Banda, Bilboko Udal Banda, Castelloneko Udal Banda, A Coruñako Udal Banda, Madrilgo Udal Banda Sinfonikoa, Melillako Udal Banda, Santiago de Compostelako Udal Banda, Sevillako Udal Banda, Tenerifeko Udal Banda, ...
Era berean, epaimahaiko kidea izan da nazioarte mailako eta estatu mailako hainbat eta hainbat lehiaketatan: Campo de Criptanan, Culleran, Leganesen, L´Ollerían, Minglanillan, Murtzian, Olivan, Pontevedran, Segorben, Torreviejan eta Valentzian.
Fernando Bonete Piqueras Zamorako Diputazio Probintzialeko Musika Kontserbatorioan harmonia eta melodia akonpainatuko irakaslea izan da, oposizio libreaz, eta, lehiaketa-oposizio bidez, Bigarren Hezkuntzako musika-irakaslea da, baita Musika eta Arte Eszenikoetako irakaslea ere, koru eta orkestra adarrean.
Gaur egun, oposizioz irabazita, Albaceteko Udaleko Banda Sinfonikoaren zuzendari titular eta Musikako zerbitzuburua da, bere zuzendaritzapean Albaceteko Udal Banda Sinfonikoa erabat profesionalizatu da.