Zuzendariak eta Bakarlariak


Elsa Roch - Bilboko Udal Musika Bandaren Oboea eta Adar Ingelesa


Bilbaomusika Carcaixent (Valentzia)
Carcaixenten, sorterrian, hasi zituen musika-ikasketak, "Lira Carcaixentina" banda sinfonikoan. Erdi-mailako ikasketak Carcaixenteko "Mestre Vert" kontserbatorioan burutu zituen Aurelio Olivares jaunarekin eta ohorezko saria lortu zuen. Geroago, goi-mailako ikasketak egin zituen Valentziako kontserbatorioan, Francisco Salanovaren tutoretzapean eta karrera-amaierako ohorezko aipamena lortu zuen oboen eta ganbera-musikan. Valentzian hasi zen piano eta harmonia-ikasketak egiten.
Villenako musika-jole gazteentzako 1994ko lehiaketan finalista izan zen.
Hobekuntza-ikastaroak egin eta eskolak hartu ditu. Besteak beste, Salvador Tudela, Vicente Sanchís, Roberto Turlo eta Schellenberger jaunak izan ziren haren irakasleak.
Aerofonies haize-instrumentuen boskoteko kidea izan zen eta jira asko egin zituen, hortaz, Espainian guztian zehar.
Madrileko Orkestra Sinfonikoaren orkestra-eskolako eta Valentziako Generalitatearen orkestra gazteko kidea ere izana da. Azken honekin grabazioak egin ditu RTVErako.
Izen oneko zuzendari eta bakarlari zenbaitekin jardun da; hala nola, Rafael Sanz-Espert, Enrique García Asensio, Manuel Galduf, Rostropovich eta Santiago Juanekin.
Musika modernoaren arloan, jazz-talde nazional eta nazioarteko batzuekin grabazioak egin ditu eta Espainian eta Amerikako Estatu Batuetan egindako jiretan parte hartu. Besteak beste, musika-jole hauekin batera aritu da: Ze Eduardo, Michael Brecker, Perico Sambeat, Jesús Santandreu, Bruno Pedroso, Francisco Blanco "Latino", Nacho Mañó, David Pastor, Toni Belenguer eta Voro Garcíarekin.
2003tik oboe eta adar ingeleseko bakarlari-plaza du Bilboko Udalaren Musika Bandan.