Zuzendariak eta Bakarlariak


Enrique García Asensio


Bilbaomusika Madrileko Udal Banda Sinfonikoaren Zuzendaria
Valentzia
Musika ikasketak egin zituen Madrilgo Musikako Goi-mailako Errege Kontserbatorioan eta diplomatu, arlo hauetan diplomatu zen: biolina, ganbera-musika, harmonia, kontrapuntua, fuga eta konposaketa.
11 urte zituela Kontserbatorioko Orkestran hasi zen biolinarekin; kontzertino izatera iritsi zen eta, geroago, zuzendari.
Espainiako orkestrarik gehienetan izan da zuzendari.
Profesional modura, Kanadan, Estatu Batuetan, Mexikon, Puerto Ricon, Argentinan, Uruguayn, Errepublika Dominikarrean, Brasilen, Japonian, Islandian, Bulgarian, Errumanian, Grezian, Israelen, Errusian, Hegoafrikan, Ipar Irlandan, Suitzan, Ingalaterran, Portugalen, Italian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Austrian, Holandan, Danimarkan, Txekian eta Eslovakian jardun du.
Diska ugari argitaratu ditu, Espainian eta Ingalaterran eginak.
Celibidache maisuaren laguntzaile izan da horrek Bolonian (Italia) eta Munichen (Alemania) emandako nazioarteko ikastaroetan, baita Sienako (Italia) Chigiana Akademiako klaseetan ere.
Orkestra zuzendari izateko ikastaroak eman ditu Errepublika Dominikarrean, Kerkraden (Holanda) eta Espainian (Lliria, Buñol, Cullera, Villarreal, Nules, Segorbe, Benicasim, Vall d' Uixó, Toledo, Chauchina eta Algar de Palancia).
Valentziako San Carloseko Arte Ederren Errege Akademiako kidea, Kaliz Santuaren Ordenako zalduna eta Puig-eko Andra Mariren Errege Ordenako zalduna.
Gaur egun, Valentziako Generalitateko Kultur Batzordeko kidea dugu.
1959: "Ataulfo Argenta" beka eskuratu zuen orkestra zuzendari izateko ikasketak egiteko Munich-eko (Alemania) Musikako Goi Eskolan. Geroago, ikasketak sakondu zituen Sienako (Italia) Chigiana Musika Akademian, Sergíu Celibidache handiarekin.
1962: Chigiana Musika Akademia ordezkatuz eta Celibidache maisuak aukeratuta, satria lortu zuen Italiako Irrati Telebistak (RAI) antolatutako orkestrako zuzendari gazteen lehiaketan.
1963: Sienako Rotary Club-ak saria eman zion, Chigiana Akademiako "Ikasturteko ikaslerik onena"rena.
1962-1964: Kanaria Handiko Las Palmaseko Elkarte Filarmonikako Orkestrako zuzendari titularra eta Kontserbatorioko zuzendaria.
1964-1965: Valentziako Udal Orkestrako zuzendari titularra, Valentziako Musikako Goi-mailako Kontserbatorioan zenbait instrumenturen irakasle eta geroago, bitartekotzan, Orkestra Zuzendaritzako katedra bete zuen.
1966-1984: R.T.V.E.ko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra, oposizioa gaindituta.
1967: Orkestra Zuzendarien "Dimitri Mitropoulos" Nazioarteko lehiaketan lehenengo saria eta urrezko domina irabazi zituen New York-en. Sari horrek bide eman zion Washington D.C.ko Orkestra Sinfoniko Nazionaleko zuzendari laguntzaile izateko 1967-68 urteetan.
Orkestrako zuzendaririk onenaren saria irabazi zuen Madrilgo Zarzuela Antzokian egiten den opera denboraldian, Alfredo Kraus tenorrarekin batera, Jules Masseneten "Werther" opera-interpretazioari esker.
1970: Madrilgo Musikako Goi-mailako Errege Kontserbatorioan orkestra zuzendariaren katedra lortu zuen lehiaketa-oposizioan.
1976: Parisko "Charles Cros" akademiak saria eman zion Teresa Berganzarekin eta ECOrekin (English Chamber Orchestra) egindako zarzuelako diskoagatik.
1976-1980: lan pedagogiko handia egin zuen TVEko "El mundo de la Música" programa aurkezten. Ospe eta entzule kopuru handia lortu zituen.
1985-1991: Bilboko Orkestra Sinfonikoaren musika-aholkularia eta zuzendari gonbidatu nagusia.
1991: Espainiako Kultur Ministerioak antolatutako "interpretazio dikografikoa" saria lortu zuen 1991n, Ernesto Halffer maisuaren "Sinfonietta" lana grabatzeagatik Ganbera-orkestra ingelesarekin batera.
Valentziako Orkestrako zuzendari gonbidatu nagusi izendatu zuten.
1992: "Cultura Viva" elkarteak 1992ko Musikako Sari nazionala eman zion "bere bizitza musikari eman ziolako".
Parlako (Madril) Udalaren erabakiz, "Maestro Enrique García Asensio" izena ipini zitzaion herri horretako musika eskola.
1993-1998: Madrilgo Udal Banda Sinfonikoaren zuzendari tekniko-artistikoa. Banda horrekin 8 CD grabatu ditu. Lehenengoetariko batekin, "El Pasodoble" izenekoarekin, "urrezko diskoa" lortu zuen.
1997: Valentziako Rotary Club-ak urtero ematen dituen sarien artean, Arte eta Letren atalean, "LLAMA ROTARIA 1997" eman zioten.
1998-2001: RTVEko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra.
2001: 2001eko urriaren 31tik aurrera, Madrilgo Banda Sinfonikoko zuzendari tekniko artistiko izendatu zuten berriro. Banda horrekin diskoak grabatzen jarraitu du RTVE Música izeneko disko-etxearentzat; dagoeneko hamahiru CD grabatu ditu.
2003: Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Arteen Klaustroko ohorezko kide izendatu zuten.