Zuzendariak eta Bakarlariak


Eugene Corporon


Bilbaomusika Zuzendaria
USA
Eugene Migliano Corporon Banda Sinfonikoaren zuzendaria eta musika katedraduna da Texas Iparraldeko Unibertsitatean. Haize-instrumentuei buruzko ikasketen zuzendaritza lanaren egitaraua oso-osorik bete du, haize-instrumentuen zuzendaritzako masterrak eta doktoregoak barne. Kalifornia Estatuko Unibertsitatean (Long Beach) eta Claremont-eko Unibertsitatean lizentziatua dago, eta bere emanaldiak goraipatu dituzte lankide, musikagile eta kritikariek. Lanean aritu da Cincinnati-ko Unibertsitateko Musika Unibertsitate-kontserbatorioan, Michigan Estatuko Unibertsitatean, Colorado Iparraldeko Unibertsitatean, Wisconsin-eko Unibertsitatean eta Kalifornia Estatuko Unibertsitatean (Fullerton).
Corporon maisuak 600 lan baino gehiago grabatu ditu, estreinaldiak eta agindutako lanak barne, eta 60 diskoren grabazioan hartu du parte; horietako bi Grammy sarietarako izendatu dituzte eta Asia, Europa eta Amerika osoko irratietan entzuten dira. Sarri deitzen dute mundu osoko erakunde eta elkarteetatik zuzendari gonbidatu edo irakasle gisa. Unibertsitateko Banda Zuzendarien Elkarte Nazionaleko presidentea izan da, eta baita ere, Unibertsitateko Talde eta Banda Nazioarteko Batzarrerako Munduko Elkarteko kidea.
Grainger Nazioarteko Elkartearen domina jaso zuen, eta Urteko Banda-zuzendarien Nazioarteko saria eman zion Phi Beta Mu elkarteak. Phi Mu Alpha Sinfoniaren Aipamen Berezia ere jaso zuen Amerikan musika hedatzen laguntzeagatik. Azkenik, beste sari hauek ere jaso ditu: Texas Iparraldeko Unibertsitateko Gobernuko Ikasle Elkartearen Ohorezko Irakaslearen saria, Amerikako Eskolaren Banda Zuzendarien Elkartearen A. Harding saria eskolako bandak sustatzeko eman duen laguntza handi eta iraunkorragatik, eta, Long Beach Kalifornia Estatuko Unibertsitateak, Arte Ederretako Unibertsitateak eta Musikako Goi Mailako Ikasleen Sailak emandako sariak.