Zuzendariak eta Bakarlariak


David Llácer


Bilbaomusika Valentziako eta Balear Uharteetako Tuben Banden zuzendaria
J. Polache eta H. Amoros maisuen zuzendaritzapean ikasi zuen Simat de la Valldignako (Valentzia) Musika Elkartean eta Espainiako Orkestra Nazionaleko bakarlaria den M. Navarrorekin Madrilen.
Ikastaroak egin zituen H. Philips eta W. Hilgersekin. Tuba-jotzaileentzako nazioarteko sinposioan izan zen Alemanian 1991n eta 1997an. 1992ko martxoan R. V. Williamsen tuba eta orkestrarako kontzertua eman zuen Tenerifeko Orkestra Sinfonikoarekin, G. Vargaren zuzendaritzapean. Valladolid Hiriko Orkestrarekin, Kanaria Handiko Filarmonikoarekin, Galiziako Sinfonikoarekin, RTVEren Sinfonikoarekin eta Granada Hiriko Orkestrarekin aritu izan da.
86-87 denboraldian tuba-jotzaile bakarlaria izan zen Kanaria Handiko Las Palmaseko Udal Bandan. 1987tik 2002ra bitartean Tenerifeko Orkestra Sinfonikoan eta 1989tik 2002ra bitartean irakasle jardun zuen Tenerifeko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan. Tenerifeko Tuben Banda sortu zuen 1990ean eta bera izan zen zuzendaria 2002ra arte. Gaur egun Valentziako eta Balear Uharteetako Tuben Bandak zuzentzen ditu.
Tuba-jotzaileentzako ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Euskal Herriko Musika Kontserbatorioan (Musikene) eta hiri hauetan: Sevilla, Valentzia, Malaga, Castelló, Vigo, El Ferrol, Bilbo, Kordoba, Madril, Punta Umbría, Kanari Handia, Jaen (Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea; Baeza), Albacete, La Palma, Kanarietako Goi-mailako Kontserbatorioa (Tenerife) eta El Hierro. Irakasle jardun du Espainiako Gazteen Orkestra Nazionalean, Andaluziako Gazteen Orkestran, Valentziako Erkidegoko Gazteen Orkestran eta Kataluniako Gazteen Orkestran.
2004ko abenduan, Valentziako Orkestrarekin, Gomez Martinezen zuzendaritzapean, R. Talensen tubarako eta orkestrarako kontzertua estreinatu zuen. 2002az geroztik Valentziako Orkestrako (Palau de la Música) tuba-jotzaile bakarlaria da eta 2003az geroztik Balear Uharteetako Goi-mailako Kontserbatorioko irakaslea.