Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak


Douglas Bostock



https://www.douglasbostock.net

Bilbaomusika Zuzendaria
Cheshire (Erresuma Batua, 1955)
Sheffield Universityko graduatua, Bostock maisua Sir Adrian Boult zuzendari ingeles ospetsuaren zuzendaritzako ikaslea izan zen. 2001etik Argoviako (Suitza) Philharmonic-eko Musika Zuzendaria. Czech Chamber Philharmonic (1993-2011) eta Municheko Orkestra Sinfonikoaren (2002-2006) zuzendari gonbidatua izan zen. Era berean, Tokyo Kosei Wind Orchestrako (2000-2006) zuzendari titularra izan da eta ordutik bere zuzendari gonbidatu nagusia da.
Europako orkestra garrantzitsuenak zuzendu ditu (BBCko Orkestra, London Philharmonic, Royal Philharmonic, Royal Liverpool Philharmonic eta Royal Scottish National Orchestra-k, Municheko Orkestra Sinfonikoa, JENAko orkestrak, Halle, Erfurt, Arhus, Alborg, Odense, Brno eta Bratislavako orkestrak, South Jutland Symphony, Alemaniako ipar eta hego-mendebaldeko Orkestra Filarmonikoak, Stuttgarteko Ganbera Orkestra, Pragako Irratiko Orkestra Sinfonikoa eta Pragako Sinfonikoa, etab.) eta iparramerikakoak (Washingtongo Orkestra Nazionala, Chicago, Kansas, Colorado, Calgary eta Mexikoko Orkestrak).
Douglas Bostockek 100 CD inguru grabatu ditu, musika estilo guztietan izan duen eskarmentua islatuz eta grabatu gabeko eta oso ezagunak ez diren lanak barne. Carl Nielsenen orkestrarako lan osoen grabazioak eta Robert Schumannen sinfoniak nabarmentzen dira, baita nazioartean txalotuak izan diren britainiar bilduma sinfoniko zabala ere.