Zuzendariak eta Bakarlariak


Carmen Climent - Abeslaria


Bilbaomusika Bilbon jaio zen Valentziar jatorriko musikarien familia batean, eta oso txikitan hasi zen antzerkian, dantzan eta musikan. Txeloa ikasi zuen Bilboko Kontserbatorioan. Dantzaren diziplina desberdinetako prestakuntza jaso zuen (klasikoa, gaur egungoa, jazza…) Igor Yebraren Dantza Eskolan, Anna Generalova eta Rebeca Falcón-ekin, eta klakea ikasi zuen Rafa Eizaguirrerekin.
Kantu lirikoan hasi zen Fernando Latorrerekin Bilbao Musikan eta gero Charo Picazorekin jarraitu zuen; kantu musikala ikasi zuen Ruth Iniestarekin eta Aules de Barcelona Arte Eszenikoen Eskola Profesionalean. Arte dramatikoa ikasi zuen Ánima Eskolan. Gero, Richard Sahagúnek aukeratu zuen hACERÍA antzerki-konpainian sartzeko. Zenbait lan antzeztu zituen, besteak beste Tennessee Williamsen “Suddenly, Last Summer” (Bat-batean, aurreko uda). SignoArteko “Arymux” konpainian ere aritu izan da.
Gaur egun Madrilen bizi da eta Antzerkiko azken ikasturtean dabil Juan Codinaren Eskolan; bitartean, kantuko prestakuntzan sakontzen du Chus Herranzen eskutik. On beat antzerki musikaleko konpainiako ekoizlea eta zuzendaria den Antonio Martínek “Luna, sobre ruedas” omenaldian aritzea eskatu dio eta Carmen Climentek protagonistarena egiten du. Gaur egun Espainian dabil biran.