Zuzendariak eta Bakarlariak


Claudi Arimany - Txirula


Bilbaomusika Txirula. Yamaha artista
Granollers (Bartzelona)
Bartzelonan eta Parisen egin zituen ikasketak. Osperik handieneko bakarlari espainiartzat hartua; entzutetsua atzerrian ere, izan duen ibilbideagatik.
Bakarlari aritu izan da beti maila bikaineko artistekin: J.P.Rampal, M. Nordmann, F. Ayo, N. Zabaleta, V. de los Ángeles, C. Orbelian, V. Pikaisten, R. Pidoux, John Steele Ritter, J.Suk, A.Nicolet, J.Rolla, J.J.Kantorov eta abar. Gonbidatua munduko orkestrarik garrantzitsuenetan: English Chamber Orchestra, Berlin Philarmonic Atheneum Quartett, New Yorkeko Philarmonia Virtuosi, Franz Liszt Budapest, Israel Sinfonietta, Zagreb-eko Bakarlariak, Parisko Ensemble Orchestral, Munich-eko Bach Orkestra, Moscow Chamber Orchestra, Stuttgarter Kammerorchester, Amadeus Chamber Orchestra, Orch. Internazionale de Italia, Prague Chamber Orchestra, Berliner Kammerorchester eta Txekiako Filarmonikoa besteak beste.
Arimany-k Europako herrialde guztietan, Estatu Batuetan, Kanadan, Ekialde Ertainean eta Japonian eman ditu kontzertuak, leba handiko auditoriumetan: Chicago Simphony Hall, Washington Library of Congres, New Yorkeko Carnegie Hall, Palau de la Música Catalana, Beethoven House de Bonn, Madrileko Auditorio Nazionala, Pragako Rudolfinum, Los Angelesko Hollywood Bowl, Moskuko Tchaikowsky, Municheko Gasteig,Stuttgart-eko Lieder Halle, Parisko Théâtre Champs Elysées, Salle Pleyel eta Salle Gaveau edo Tokioko Suntory Hall eta Bunka Kay Kan. Parisen egiten den 'Concours International de Flute J.P.Rampal' lehiaketako epaimahaiko kidea da, baita nazioarteko beste hainbat lehiaketatakoa ere. 40 bat CD ditu plazaratuta SONY Classical, NOVALIS, DELOS Int. etxeekin. Horietako batzuek sariak jaso dituzte. CD horien barruan sartzen dira Franz eta Carl Doppler-en flautarako obra osoaren lehenengo grabazioa (10 CD), F. Devienne-ren flauta eta orkestrarako kontzertuak (4 CD) eta Joan Batista Pla XVIII. mendeko kataluniar musikaglearen kontzertuak eta Mozart, Hoffmeister, W.F.Bach eta abarren obrak.
Jean-Pierre Rampal-ek bere belaunaldiko flauta-jotzaile handienetakotzat du. Lankide izan ziren mundu osoko agertokietan. Musika interpretatzeko eta ulertzeko estilo baten oinordekoa izan da. Claudi Arimanyk bere kontzertuetan Rampalen urrezko W.S Haynes flauta enblematikoa erabiltzen du.
"Claudi Arimany, nire ustez, bere belaunaldiko flauta-jotzailerik onena da. Teknika, sonoritatea eta fraseatzearen koloreak musikalitatearen eta sentsibilitatearen zerbitzura jartzen dituen birtuoso horietakoa dugu, eta hori egin ahal izatea ez dago askoren eskura." Jean-Pierre Rampal, 99ko abuztua
"Claudi Arimany-k soinu ezin ederragoa du eta nortasun distiratsua interprete moduan. Boston Simphony Hallean jo zuen, benetako grinaz eta handitasunaz". Richard Dyer (The Boston Globe - AEB)