Zuzendariak eta Bakarlariak


Bartzelonako Udal Banda


Bilbaomusika Bartzelonako musika erakunde zaharrenetako bat da, 1886an sortu baitzen. Joan Lamote de Grignon maisuaren (1872-1949) eragina nabarmena da Wagner, Richard Strauss eta beste batzuen lan sinfonikoen transkripzioengatik; azken horrek 1925ean zuzendu zuen taldea. Urtero 40 emanaldi baino gehiago egiten ditu hirian eta azpimarratzekoa da kontzertuen denboraldia Bartzelonako L’Auditori-n, bertako talde egoiliarra baita 2007tik.
Beste alde batetik, hiriko barrutietan eta jaialdietan ematen ditu kontzertuak: Grec, Jazz jaialdia eta abar. Zuzendari gonbidatuen artean daude Jan Cober, Eugene Corporon, Johan de Meij, Douglas Bostock, García Asensio eta Franz Paul Decker. Bandarekin aritu diren artistak dira Jörgen van Rijen, Spanish Brass, Albert Guinovar, Josep Colom, Sol Picó eta Pacho Flores.
Gaur egun eta 2018tik, zuzendari titularra José R. Pascual-Vilaplana da eta Salvador Brotons maisua da zuzendari gonbidatu nagusia.