Zuzendariak eta Bakarlariak


Albert Julià - Saxofoia


Bilbaomusika Saxofoia yamaharen laguntzaz
Albert Juliàk errepertorio zabala menderatzen du, batez ere saxofoiarentzat garai guztietan egindako lanik garrantzitsuenak eta harentzat beren-beregi idatzi ditzuten lanak estreinatu ere egin ditu. Bartzelonako Lizeoko Musikako Goi-mailako Kontserbatorioan hasi zen musika-munduan. Han, saxofoiko goi-mailako titulua lortu zuen eta prestakuntza artistikoan eta akademikoan jarraitu zuen Pariseko "Conservatoire National de Region de Cergy-Pontoise" kontserbatorioan. Azken honetan "A l'unanimité" urrezko domina lortu zuen saxofoiko eta ganbera musikako goiko mailan.
Geroago, Indianako Unibertsitatean (AEB) ikasi zuen eta han "artist diploma" (birtuosoentzako doktorego ondoko maila duen programa) egin zuen. Zalantzan ezin jar daitekeen esperientzia pedagogikoak eraman du klaseak ematera eta erakustaldiak eskaintzera mundu zabaleko zentrorik garrantzitsuenetan. Bakarlari gisa parte hartu du, "Indiana University Wind Ensemble" taldearekin, Bartzelonako Udal Bandarekin, Granollers-eko Ganbera Orkestrarekin, Andorrako Orkestrako Nazionalarekin eta Empordàko Orkestrarekin. Diskografian, kolaborazio-lan ugariz gain, Fallaren lanez (El Amor Brujo) eta Piazzollaren lanez (Histoire du Tango) egindako saxofoi sopranozko eta gitarrazko CDa eta, besteak beste, Amargosen eta Yoshimatsuren lanez egindako saxofoizko eta pianozko "New Winds" nabarmentzen dira.